
EHSFek eta Brussels Airlinesek sinatutako akordio berri bati esker, federatu guztiek abantail bereziak izango dituzte konpainia honekin hegan egiteko asmoa izanez gero. EHSFko federatu guztiak, Europa eta Afrikara joateko abantail hauek izango dituzte negu honetan:
- % 15* Bilbao / Madrid / Barcelona > BRUSELAS eta EUROPA (Codea: 11113446)
- %10* Bilbao / Madrid / Barcelona > BANJUL (Codea: 11113453)
- %20* Bilbao / Madrid / Barcelona > DAKAR/LUANDA/MONROVIA (Codea: 11113156)
Gainera, akordio honekin, surflarien tabla dohainik doa. Erreserbak gaurtik aurrera egin daitezke eta EHSFren webgunean informazio guztia aurkitu
dezakezue.
Iturria | EHSF
Erlazionatutako sarrerak

Uztailaren 23tik 26ra bitartean, Vans Pro Junior 2009 surf txapelketa egingo da Donostiako Zurriola hondartzan. Mundu mailako junior zirkuituko proba garrantzitsu honetan, 21 urtetik beherako ehun bat surflari egongo dira olatu onenak hartzeko eta hauetariko 30 euskalduna izango dira.
Vans Pro Junior 2009 txapelketa, Costa Vasca Hotelean aurkeztu zen Odon Elorza, donostiako alkatearekin, Haritz Mendiluze (lehiaketa zuzendaria), Jokin Arroyo (EHSFko kudeatzailea) eta gipuzkoako bi surflarien laguntzaz, Ethan Egiguren eta Idoia Meabe.
Zirkuitu mundialeko 7 proba Europan ospatuko dira eta hauetako bi, euskal kostaldean garatuko dira; Horrela, Donostiako proba amaitu bezain laster, Sopelanako txapelketa iritsiko da. Bietan, 7.500 dolarreko saria banatuko da. Mundaka, Zarautz eta datorren hilabetean Sopelanan ospatuko den bodyboard mundu mailako txapelketarekin batera, euskal kostaldeak, nazioarteko surf onenaren hiriburuan bilakatuko da aurten ere.
Iturria | EHSF
Erlazionatutako sarrerak

Kantabriako surf federazioak, probintzia honetan egingo de Pirate Contest txapelketara gonbidatu ditu Euskal Herrian federatuak daude bodyboarderrak. Pirate Contest 09 txapelketa Apirilaren 10-11an izango da Los Locos hondartzan eta ENESEU elkarteak antolatutako ekimena da Playground Riders Shp-aren laguntzarekin.
Gonbidapen honetaz gozatzeko, derrigorrezkoa izango da estatu mailan dauden edozein surf federazioan federatuta egotea.
Iturria | EHSF
Erlazionatutako sarrerak

Pasa den ostiralean EHSFko hauteskundeak izan ziren eta prozesu honetatik, Itziar Bustamante atera zen irabazle moduan. Aurten, Itziar Bustamante bakarrik aurkeztu zen EHSFko presidentea izateko, beraz nahiko erraza izan da hautaketa.
Presidente berriaren aurkezpena datorren Ostegunean izango da EHSFko gala berezi batean eta honetan datorren urteetarako Itziarren egitasmoetaz hitzegiteko aukera izango dute. Itziarrek, jarraiean bigarren aldiz hartuko du Euskal Herriko Surf Federazioaren postu hau.
Iturria | EHSFko webgunea
Erlazionatutako sarrerak