Datorren asteburuan apirilak 17 eta 18an, El Diario Vasco Euskal Bodyboard 2010 Zirkuitua hasiko da Sopelanako Atxabiribil hondartzan.
2009ko azken proba ospatzeko aukerarik egon ez denez, alegia, Zentraleko txapelketa, maila goreneko txapelduna dugu aurten ere Aritz Larrinaga sopeloztarra. Beraz, hastera doan zirkuituko buru eta faboritoa ere bada.
Uda sasoian, Donostian garatuko da bigarren proba; urrian Zumaian eta berriro Zentralean amaitzea espero dugu, abenduak aldera, aurten, itxarote epe luzeago bat finkatuko delarik, aukera gehiago izatearren. Izena eman ezazu lehenengo txapelketa honetan partehartzeko: open a, open b, neskak, dropknee, sub 18 eta sub16ko mailak dituzu aukeragai.
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:
