
Otsailaren 18tik 21ra bitartean, Saskibaloiko Errege koparen finala hartuko du Barakaldoko Bizkaia Arenak. Dudarik gabe, saskibaloi ingurua bizkaiak hartuko duen urte osoko kirol ekitaldirik garrantzitsuenetako bat izango dugu eta eta ostiralean final-laurdenak jokatuko dira.
Larunbatean, aldiz, bi finalerdiak izango dira, eta hurrengo egunean emozioz betetako finalaz gozatu ahalko dute ikusleek. Dagoeneko jakin badakigu ze talde izango ditugu Errege Koparen azken fase honetan: Regal FC Barcelona, Caja Laboral, Real Madrid, Power Electronics Valencia, Bizkaia Bilbao Basket, DKV Joventut, Cajasol eta Asefa Estudiantes.
Informazio guztia | ACB.com
Erlazionatutako sarrerak

Gaur, azaroak 11, Athletic eta Rayo taldeen arteko partida ikusteko aukera izango dugu San Mames futbol zelaian. Norgehiagoka arratsaldeko 21.00etan hasiko da eta Joaquin Caparros entrenatzaileak honako jokalariak deitu ditu Madrilgo taldearen aurka jokatzeko:
- Iraizoz
- Toquero
- Koikili
- Ustaritz
- Amorebieta
- David Lopez
- Llorente
- Gabilondo
- Armando
- Susaeta
- Iraola
- Orbaiz
- Etxeberria
- Gurpegi
- Castillo
- Diaz de Cerio
- Javi Martinez
- De Marcos
- Iago
Partida garrantzitsu hau GOL TV eta Canal + Liga telebistan ikusteko aukera egongo da.
Erlazionatutako sarrerak

Osasunak 1-0 irabazi zion atzo Xerezi itzulerako partidan eta joanekoan 1-2 irabazi zutenez, Errege Kopako hurrengo faserako txartela lortu du talde nafartarrak.
Atzoko partida aspergarria jolastu ondoren, kanporaketa 1-3ko emaitzarekin amaitu da eta Dady-ren gola erabakiorra izan zen Reyno de Navarra futbol zelaian.
Fitxa teknikoa:
- Osasuna: Roberto; Azpilikueta, Sergio, Miguel Flaño (Roversio, 92. min), Monreal(Camuñas, 41. min); Masoud, Ruper, Vadocz, Calleja; Galan (Pandiani, 74. min) eta Dady.
- Xerez: Chema; Francis, Leandro,David Prieto, Redondo (Armenteros, 75. min); Calvo (Antoñito, 46. min),Víctor Sanchez (Abel Gomez, 58. min), Bergantiños, Momo; Orellana eta MarioBermejo.
Erlazionatutako sarrerak

Gaur, urriak 28, Athletic eta Rayo taldeen arteko partida ikusteko aukera izango dugu Teresa Rivero futbol zelaian eta aurtengo denboraldiaren Errege Kopako lehen partida izango da. Norgehiagoka arratsaldeko 20.00etan hasiko da eta Joaquin Caparros entrenatzaileak honako jokalariak deitu ditu Madrilgo taldearen aurka jokatzeko:
- Iraizoz,
- Toquero
- Koikili
- San Jose
- Amorebieta
- Etxeita
- Orbaiz
- Llorente
- David Lopez
- E.Boveda
- Armando
- Etxeberria
- Iraola
- Gurpegi
- Castillo
- Xabi Etxebarria
- Gabilondo
- Iñigo Perez
Erlazionatutako sarrerak

Bilboko Udaletxean sinatutako akordioari esker, ACB ligako 2010eko Errege Kopa Bilbon jokatuko da. Atzoko akordioan, Bilboko Alkatea, Ahaldun Nagusia den Jose Luis Bilbaok, Xabier Jon Davalillo Bilbao Basketeko presidenteak, eta ACBko presidentea den Eduardo Portelak egon ziren guztia baieztatzeko.
ACB ligako 2010eko Errege Kopa, Otsaileko bigarren edo hirugarren astean jokatuko da BEC!-en kokatutako Bizkaia Arenan eta antolatzaileek 16,000 pertsonekin betetzea espero dute. Beraz, primerako berria euskal herriko saskibaloi zaleentzat.
Erlazionatutako sarrerak