Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 520

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 535

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 542

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 578

Deprecated: Function set_magic_quotes_runtime() is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 18
Errege Kopa . Kirola - Part 2
Etiketak: Errege Kopa

Aupa Athletic!

Gaur inoiz baino gehiago…AUPA ATHLETIC!

Athletic Kopa 2009

Sorte on gaurko finalean Kiroldegiko blogarien partetik !

Erlazionatutako sarrerak

Athleticek maiatzaren 13ko Kopako finalean erabiliko duen kamiseta berezia aurkeztu du gaur San Mames futbol zelaian. Hona hemen gaur goizeko argazki bat:

Athleticek Koparako kamiseta berria aurkeztu du

Partiduan jantziko duten kamiseta ofialaz aparte, Koparen inguruko beste jarriko dute salgai. ¿Zer deritzozue? Egia esan, ez dago aldaketa handirik…Dirua lortzeko idea ona…?

Iturria |
El Correo Digital

Erlazionatutako sarrerak

Athletic Kopa - Finalera

Athleticek iragarri duen moduan, gaur apirilaren 14an, maiatzaren 13ko Kopako finalerako erakundeak dituen 14.800 sarreren zozketa egingo da inskripzioa gauzatu duten 33.301 bazkideen artean.

Zozketa 19:00etatik aurrera egingo da Ibaigane Jauregian.

Erlazionatutako sarrerak

Llorente-gol

Athleticek 14.800 sarrera zozketatuko ditu bazkideen artean, Maiatzaren 13an Balentzian jokatuko den kopa finaletaz gozatu ahal izateko. Zozketa honetan parte hartzeko asmoa duten bazkideek, Apirilaren 8ra arte eukiko dute izena emateko honako 3 bideetatik bat aukeratuz:

  1. Athletic Clubeko web orrian bereziki ireki den tokian.
  2. Telefonoz: 94 405 05 15 telefono zenbakira deituz 10:00etatik 20:00etara, larunbata eta igandea barne.
  3. Pertsonalki San Mameseko leihatiletan, 10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:00etara, larunbata eta igandea barne.

¿Zuek Balentziara joateko asmoa daukazue?

Iturria | Athletic-club.net

Erlazionatutako sarrerak

Athletic Kopa - Finalera

Athletic eta Bartzelona aurrez aurre jarriko duen Kopako Finalaren partidua San Mames zelaian ikusteko aukera, 3 ordutako iraupena izan du besterik ez. BBK entitateak salgai jarri dituen 35.286 sarrerak, 90 minututan agortu dira (10.00etatik 13.00etara bitartean): 29.686 kutxazainetan eta 5.600 internetez.

Hurrengo maiatzaren 13an, Balentziako Mestalla futbol zelaian jokatuko den partidarako Athleticeko bazkideentzako esklusiboki zuzenduta dauden sarreren eskaera egin daiteke iada eta dagoeneko 9.000 bazkide jarri dira harremaneta Clubarekin sarrera hauek eskatzeko.

Erlazionatutako sarrerak