Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 520

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 535

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 542

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 578

Deprecated: Function set_magic_quotes_runtime() is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 18
Errege Kopa . Kirola - Part 3
Etiketak: Errege Kopa

Aste honetan, Athletic eta Petronor enpresaren arteko lankidetzaz sortu den iragarki berria aurkeztu da. Ikusiko duzuenez, iragarkiaren protagonista nagusia Athleticen kamiseta eta kopako finala da:

Iragarkiaren aurkezpenan Fernando Garcia Macua Athletic Clubeko presidentea eta Josu Jon Imaz, Petronorreko presidentea egon ziren.

Iturria | Athletic-club.net

Erlazionatutako sarrerak

Athletic eta BBK-ren arteko lankidetza dela eta, Maiatzak 13an San Mames irekiko da Balentzian izango den kopako finala pantaila erraldoietan zuzenean ikusteko. Egun horretan San Mames-en sartzeko sarrerak honako prezioak izango dituzte:

  • BBK 26 eta BBK 26+ txartelarekin DOAN.
  • BBK-ko bezeroa baldin bazara (BBK 26 edo BBK 26+ txartela gabe) - 1 €.
  • BBK-ko bezeroa ez bazara - 10 €.

Sarrerak Martxoak 30an jarriko dira salgai BBK kutxazainetan.

Erlazionatutako sarrerak

Athletic-ek urteko partidurik garrantsitzuena irabazi du Sevillaren kontra 3-0eko markagailuarekin eta talde bizkaitarra kopako finalera doa. Kopako finalean egongo den bigarren taldea Bartzelona eta Mallorca taldeen arteko kanporaketatik irtengo da eta partidu hau gaueko 22.00etan hasiko da.

Finalerdietako bigarren partidu honetako golegileak hauek izan dira:

  • Javi Martinez - 4. minutuan.
  • Llorente - 34. minutuan.
  • Toquero - 37. minutuan.

Athletic eta Bartzelonaren arteko finala…Kopa irabazteko primerako partidua ezta?

ZORIONAK ATHLETIC!!

Erlazionatutako sarrerak

Joaquin Caparros entrenatzailea, honako jokalariak sartu ditu bihar Sevillaren aurka jokatuko den partiduaren deialdian:

  • Athletic: Iraizoz, Toquero, Koikili, Amorebieta, David Lopez, Llorente, Yeste, Gabilondo, Armando, Susaeta, Iraola, Orbaiz, Gurpegi, Aitor Ocio, Ion Velez eta Javi Martinez.
  • Sevilla: Palop, Javi Varas, Mosquera, Squillaci, Konko, David Prieto, Adriano, Fernando Navarro, Fazio, Romaric, Renato, Duscher, Jesus Navas, Acosta, Capel, Perotti, Kanoute eta Luis Fabiano.

Kopako finalerdietako partidu hau, urteko partidurik garrantsitzuenetarikoa athleticentzat, San Mamesen jokatuko da gaueko 20.00etan. Aupa Athletic eta sorte on!

Erlazionatutako sarrerak

Athletic eta Sevillaren arteko kopa partidua dela eta, Athletic Toons-en bideo berria plazaratu du Athletic Clubek. Azken bideo honetan, Manu Delgadoren animoak ikusiko ditugu Athleticeko jokalariak kopako finaletara eramateko.

Erlazionatutako sarrerak