Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 520

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 535

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 542

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 578

Deprecated: Function set_magic_quotes_runtime() is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 18
Errege Kopa . Kirola - Part 5
Etiketak: Errege Kopa

Athletic Kopako finalerdietan sartu zen asteazkenan Sporting-en zelaian 1-2 irabazi ostean eta hurrengoko partidua Sevillaren aurka izango da. Kanporaketa honen joaneko partidua Sevillan jokatuko da Otsailaren 4ean 21.00etan Sanchez Pizjuan futbol zelaian.

Bestaldetik, kanporaketa erabakiko duen itzuliko neurketa martxoaren 4ean edo 5ean jokatuko da San Mamesen, baina dirudienez oraindik ez cluba ez dago zihur.

Erlazionatutako sarrerak

Athletic-ek datorren asteazkenean jokatuko du Sporting-en aurkako bigarren partidua kopako finalerdietara pasatzeko asmoz. Athletic-ek iragarri duen moduan, El Molinon-en jokatuko den partidurako sarrerak bihartik aurrera egongo dira salgai:

Athletic Clubek asteartean, urtarrilaren 27an, sarrerak jarriko ditu salgai bere bazkideentzat, San Mameseko txarteldegietan, Real Sporting eta Athletic Cluben artean urtarrilaren 28an, asteazkenean, El Molinon futbol zelaian jokatuko den Kopako partidarako.

Sarrerak San Mames futbol zelaiko txarteldegietan har daitezke. Pertsona eta karnet bakoitzeko gehienez bi sarrera salduko dira, sarrera guztiak agortu arte. Txarteldegien ordutegia honako hau izango da: 10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 19:00etara. Real Sportingek ezarritako prezioa 50 eurotakoa da.

Soberan baleude publikoarentzat ipiniko lirateke salgai asteazkenean 10:30etatik 12:00etara, sarrerak agortu bitartean.

Erlazionatutako sarrerak

Atzo jakin genuen bezala, Athletic-ek garaipena lortu zuen Osasunaren aurkako partiduan (2-0) eta Kopako finale laurdenetan izango da. Finale laurdenetan Asturiasko Sporting taldea izango du aurrean Athletic-ek eta kanporaketaren lehen partidua San Mamesen izango da.

Hauek dira aste honetan jokatuko diren Kopako finale laurdenetako partidu guztiak:

  • Athletic - Sporting - Urtarrilak 22 -21:00etan
  • Espanyol - Bartzelona - Urtarrilak 21 -21:00etan
  • Mallorca - Betis - Urtarrilak 22 -21:00etan
  • Balentzia - Sevilla - Urtarrilak 21 -21:00etan

Erlazionatutako sarrerak

Joaneko 1-1eko emaitzaren ostean, Athleticek 2-0 hartu du gaur mendean Osasuna San Mamesen eta Sportingen aurka neurtuko ditu indarrak Kopako final laurdenetan.

Partiduko aurreneko minutuetatik bideratu du kanporaketa talde zurigorriak. 5. minutuan Osasunaren defentsaren hanka sartzearen ondorioz, Gabilondok lehen gola egin du Athleticentzat. Ez dira fin ibili atzerari gorritxoak eta bakarrik utzi dute Añorgakoa.

Maldan gora jarri zaio norgehiagoka Osasunari eta ez da gai izan 90 minututan markagailuari buelta emateko. Zelai erdian jaun eta jabe izan dira erdilari zurigorriak; Caparrosen gizonen jokoa Javi Martinezen eta Orbaizen hanketan sortu da eta nagusitasun hori neurketa bideratzeko baliatu du Bilboko taldeak.

Bigarrena sartzeko aukera 10 minutu geroago izan du Athleticek. 16.ean, Llorenteren jaurtiketa gutxigatik joan da kanpora Ricardoren esker zutoinetik. Eta 2 minutu geroago, partidua ia erabakita utzi duen gola iritsi da. Susaetaren jokaldi polit baten ondorioz Ion Velezek baloia jaso eta bere jaurtiketa Josetxok desbideratu du ate barrura. 2-0ekoa Athleticentzat.

Bigarren gol horrek oso ukituta utzi du talde nafarra eta ezin izan du hortik aurrera burua jaso. Saiatu da, Sunnyren burukada bat tarteko, baina ezin izan du Iraizozen atea zulatu.

Aldageletatik bueltan, Athleticen nagusitasunak gora egin du Gabilondo bikain baten eskutik. Gipuzkoarrak behin eta berriz eraman du arriskua Ricardoren ate ingurura. 55. minutuan hirugarrena egiteko zorian egon da baina nafarren atezaina fin ibili da eta baloia kornerrera bota du. Talde zurigorriak ez dio aukerarik eman Osasunari eta gorritxoek, gainera, ez dute aprobetxatu norgehiagoka osoan izan duten abagune argi bakarra. 62.ean epaileak Gabilondok Portillori egindako penaltia ikusi du. Aurrelariak berak hartu du bere gain penaltia botatzeko erantzukizuna eta huts egin du. Gaizki jaurti du Portillok eta Iraizozek baloia gelditu du.

Camachok Delporte eta Pantiani zelairatu ditu eta horiekin Osasunak pixkat hobetu du bere jokoa; beranduegi, ordea. Gabilondoren eta Josetxoren aukera banarekin ostean amaitu da neurketa. Iruñeako taldeak Ligan jarri ahal izango ditu orain indar guztiak. Athleticek, tartean, Kopako finala jokatzeko ametsari etsiko dio. Zurigorrien hurrengo erronka Sporting menderatzea.

Erlazionatutako sarrerak

Errege Kopa

Gaur goizean Madrilen izandako zozketan Errege Kopako laukia osatu da. Tau Baskoniak, txapelketan parte hartuko duen talde euskaldun bakarra, final laurdenetan Pamesa Valencia izango du aurkari bezala. Partida irabaziz gero, Bartzelona eta Real Madrilen arteko norgehiagokan txapelduna ateratakoaren aurka ikusiko da. Laukiaren bestaldean Dkv Juventut - MMT Estudiantes eta Unicaja - Kalise Gran Canaria izango dira partidak.

Errege kopa Madrilen ospatuko da otsailaren 19tik 22ra. Sarreren salmenta zozketaren bidez egingo da ACB.com webgunean, zozketan parte hartzeko izen-abizenak eman beharko dira asteazkenetik aurrera.

Erlazionatutako sarrerak