09
Urt
Egilea janirefragua
Azken 10 minutuetan erabaki da Athleticen eta Osasunaren arteko Kopako final zortzirenetako joaneko neurketa. Osasunak aurrea hartu du Pandianik 82.ean sartutako golari esker, baina Llorentek kanporaketa berdindu du luzapenean. Amaieran, 1-1 eta nork eskuratuko duen hurrengo faserako txartela San Mamesen erabakiko da.
Hotza ez ezin, partidu aspergarria ere jasan behar izan dute Reyno de Navarran bildu diren jarraitzaileek. Joko ikusgarririk ez eta aukera gutxi gainera. Bi taldeak noraezean ibili dira minutu azkoz, baloiarekin zer egin jakin gabe. Ez bata eta ez bestea, ez dira erritmoa kontrolatzeko gai izan eta zelai erdiak ez du jaberik izan.
Osasunak eraman du arriskurik handiena etsaiaren area ingurura, baina ez ditu abagune garbirik izan. Gorritxoak hegaletatik saiatu dira gola sartzen baina Athleticen defentsa sendotasunez atera ditu baloiak Iraizozen area ingurutik. Bilboko taldea, ordea, baloi luzeak baliatuta saiatu da aurrea hartzen. Dena den, gaurkoan etxekoen atzeko gizonek hurbil-hurbiletik zaindu dute Fernando Llorente eta zurigorrien aurrelariak gorriak ikusi ditu defentsa saihesteko.
Bigarren zatian gauzak ez dira aldatu, 82. minutura arte behintzat. Pandianik aurrea hartu die Amorebieta eta Iraizozi, baloi solte bat jaso du area barruan eta sarera bidali du uruguaitarrak. Zoratu egin dira jarraitzaile nafarrak partidua bukatzear zegoela ikusita. Baina epaileak txistua jo arte ez dira norgehiagokak amaitzen eta Osasunak larrutik ordaindu du azken minutuetako lasaitasuna. 92. ean Llorentek Ricardo atezainaren aldaratzea aprobetxatu du partidua berdintzeko.
Kopako final zortzirenetako kanporaketa irekia dagoen arren, Athleticek errazago dauka aurrera egitea etxetik kanpo sartu duen golari esker.
Erlazionatutako sarrerak

Osasuna eta Athletic-en arteko euskal derbia izango dugu gaur kopako final-zortzirenetan. Partidua gaueko 21.00etan jokatuko da Osasunako “Reyno de Navarra” futbol zelaian eta epaile moduan Alvarez Izquierdo egongo da.
Final-zortzirenetako lehen partidu honetan, hauek izango dira bi taldeetan jokatu duten jokalariak:
- Athletic: Iraizoz, Toquero, Amorebieta, Llorente, Gabilondo, Armando, Susaeta, Iraola, Orbaiz, Etxeberria, Gurpegi, Aitor Ocio, Ion Velez, Javi Martinez, Etxeita eta Balenziaga.
- Osasuna: Ricardo, Roberto, Javier Flaño, Miguel Flaño, Josetxo, Sergio, Monreal, Juanfran, Nekounam, Vadócz, Sunny, Masoud, Delporte, Ezquerro, Pandiani eta Portillo.
Erlazionatutako sarrerak
Hiru euskal taldeen artean bi dauzkate Madrilgo errege kopan egoteko aukerak. Tau Baskonia han egongo da, eta bere ahalmen guztiak lehenengo lauen artean iristean jarri beharko ditu. Lau partida falta dira denboraldiko lehengo erdia amaitzeko eta bere aurkariak ikusita (CAI eta Bartzelona kanpoan, Estudiantes eta Gran Kanaria etxean), talde gazteiztarra ez du arazorik edukiko zozketako lehengo multzoan sartzeko bostgarren sailkatuaren gainean hiru partidako aldea baitauka.
Bilbotarrek aldiz, nahiz eta Gasteizen galde azken jaurdunaldiko euskal derbian, Madrilen egoteko aukerak mantentzen dituzte Donostiako taldeari esker. Bruesa GBCk Pamesari irabazi zion atzo, balentziarrek bilbotarren gainean zuten partida bateko aldea mantenduz. Zoritxarrez iurbentiaren egutegia ez da ain hona (Gran Kanaria eta Fuenlabrada kanpoan, Bartzelona eta Pamesa etxean). Lau hauetatik hiru irabaziz seguraski Madrilen egongo dira.
Bestalde, talde gipuzkoarrak Errege Kopa jokatzea oso hurrun ikusten du, baina behintzat azken garaipenari esker jeitsiera postuekiko partida bateko koltxoia lortu du, Murtziaren eta Cajasolen porrotei esker.
Erlazionatutako sarrerak
02
Abe
Egilea janirefragua
Lehen mailako euskal derbia berriz bizi izango da Kopako final zortzirenetan. Gaur goizean Madrilen egin den zozketaren ondorioz, Osasunak eta Athleticek indarrak neurtuko dituzte urtarrilaren 7an Irunean, eta astebete geroago San Mamesen.
Lehian dagoen beste euskal taldeari dagokionez, Real Unionek Betis hartuko du Stadium Galean final zortzirenetako joaneko neurketan.
Honako hauek dira 2008-09 Kopako final zortzirenak:
Poli Ejido - Espanyol
Racing - Valentzia
Sporting - Valladolid
Real Union - Betis
Sevilla - Deportivo
Atletico - Bartzelona
Osasuna - Athletic
Mallorca - Almería
Final laurdenetan, Athleticek edo Osasunak Sporting-Valladolid kanporaketaren irabazlearen kontra jokatuko du. Real Unionek aurrera egin ezkero, Mallorca edo Almeria izango luke aurkari hurrengo kanporaketan.
Erlazionatutako sarrerak
13
Aza
Egilea janirefragua
Athleticek sufrituta eskuratu du gaur Kopako final zortzirenetarako txartela Recreativoren aurka. Caparrosen mutilek 2 eta 1 galdu dute Huelvan, baina Llorentek 75. minutuan sartutako penaltiari esker, zurigorriak hurrengo zozketan izango dira.
San Mamesen eskuratutako 2-0ekoarekin kanporaketa bideratuta utzi arren, gorriak ikusi dituzte bilbotarrek Kopan aurrera egiteko. Ligan jaitsiera-postuetan daude bi taldeak eta gaurko ikuskizun kaskarra ikusita, nahiko argi gelditu da egoera horri buelta ematea dela bi taldeen lehentasuna.
Buruz sartutako bi golekin aurrea hartu du Recreativok. 23. minutuan Akalek sartu du neurketaren lehen gola falta jaurtiketa baten ondoren, eta 7 minutu geroago, 30. ean, Ersen Martinek baloia sare barrura bidali eta kanporaketa berdindu du.
Alcarazen gizonek Athletici utzi diote baloiaren jabetza kontraerasoren bat aprobetxatzeko asmoz, baina zurigorriek ez diote horri etekinik atera. Bigarren zatian pixka bat suspertu eta nagusi izan dira lehoiak, baina aukera garbirik sortu gabe. Gabilondoren jaurtiketa batek, soilik, eraman du arriskua Recreativoren ate ingurura.
75. minutuan, ordea, Roberto Huelvakoen atezainak huts egin eta Ion Velez lurrera bota du area barruan. Penaltia eta Fernando Llorentek barrura.
“Garaipen” honekin, Athleticek arnasa hartu du ligako erronkari begira. Hurrengo pausua, Osasunaren aurkako derbia.
Fitxa teknikoa:
Errege Kopa 2008-09. Final hamaseirenak.
Recreativo 2: 1-0, 23. min.: Akalé. 2-0, 30. min.: Ersen Martin.
Athletic 1: 2-1, 75. min.: Llorente (p).
Recreativo: Roberto; Iago Bouzón, César Arzo, Lamas, Casado; Aitor, Javi Fuego (Jesús Vázquez, 80. min.), Rafa Barber, Akalé (Joselito, 80. min.); Adrián Colunga eta Ersen Martin (Marco Rúben, 42. min.).
Athletic: Iraizoz; Gurpegui, Aitor Ocio, Ustaritz, Koikili; Susaeta (Etxeita, 85. min.), Javi Martínez (Ión Vélez, 63. min.), Iturraspe (Pablo Orbaiz, 46. min.), Gabilondo; Garmendía eta Llorente.
Erlazionatutako sarrerak