
Bihar, Maiatzak 3, Erroten Ibilbidearen laugarren edizioa egingo da Zeanuriko udalerrian. Ibilbide honetan zehar zehar 11 errotaren ondotik igarotzen da ibiltaria, eta Ibargutxiko eta Olabarriko errotetan sartu-urtena egiteko aukera izaten da.
Arratia errekan:
- Lanbreabe
- Ibargutxi
- Alkiber
- Errotabarri
- Altziber
- Olabarri
Beretxikorta errekan:
- Goiko Errota
- Erdiko Errota
- Barrengo Errota
- Undurraga.
Uribeko errekan:
- Atxiti
- Intxaurbe
- Axpe
- Zulaibar
Asterriko errekan:
- Ibarre
- Landaburu
- Akeuri
- Uribiarte
Erroten Ibilbideak 18 kilometro inguruko luzeera du, hiru ordu eta erdi oinez, eta 2005. urtetik, maiatzaren lehenengo igandean egiten da Ipizki Taldeak eta Joko Alai Alkarteak antolakuntzareking. Irteera Zeanuriko plazan izaten da 09:00etan, eta izen-ematea, 08:30etatik aurrera zabalik dago.
Informazio gehiago | Ipizki Taldea
Erlazionatutako sarrerak



Atalak:
Etiketak:
