
Larunbat honetan, otsailak 6, 2010eko Boulder Ligako bigarren froga egingo da Gasteizko K2 gimnasioan goizeko 10:00etatik aurrera. Proba honetan parte hartu nahi baduzue, gaurko 13:00etan itxiko da izena emateko epea, beraz bizko ibili!
Ligako lehen frogan Iñaki Arantzmendi eta Jon Ferrero izan ziren irabazleak gizonezko elite kategorian eta emakumezkoen kategorian berriz, Itziar Zabala izan zen txapelduna.
Erlazionatutako sarrerak

Pasa den larunbatean, urtarrilak 23an, 2010eko Boulder Ligako lehen froga ospatu zen Gasteizko Estadio kiroldegian. Lehen froga honetan 37 kirolari parte hartu zuten eta hauek izan ziren maila ezberdinetako irabazleak:
SUB. 18 - GIZONEZKOAK
- MIKEL MARKINEZ
- ENEKO INFANTE
- IÑAKI VELASCO
- BEÑAT MORENO
- KEPA BRUÑA
- JON MADINABEITIA
- JORGE RODRIGUEZ
SUB. 18 EMAKUMEZKOAK
- LARA LARRAÑAGA
- MIRIAM MULAS
- AMAIA EGEA
- NAIA BIZKAINO
- MARIA AMASENE
HERRIKOIA - GIZONEZKOAK
- RUBEN SAN VICENTE
- DAVID ALIJA
- CRISTIAN ALONSO
- ARKAITZ DE SAN PEDRO
- AITOR SAEZ DE MATURANA
- IÑAKI BAREZ
- ERLANTZ MERIKETXEBARRIA
- GORKA SAEZ DE MATURANA
- UNAI GARCIA
- RUBEN FERNANDEZ
HERRIKOIA - EMAKUMEZKOAK
- JONE MARTINEZ
- ZURIÑE ETXEBERRIA
- CRISTINA REY
ELITE - GIZONEZKOAK
- IÑAKI ARANTZAMENDI / JON FERRERO
- MIKEL OLIVERA
- RUBEN OSA
- TXOMIN ARANTZAMENDI
- ENEKO ARIZNABARRETA
- JON ANDER BRAVO
- MIGUEL PEREZ DE HEREDIA
ELITE - EMAKUMEZKOAK
- ITZIAR ZABALA
Aurtengo Boulder Ligako hurrengoko frogak hauek dira:
- Otsailaren 6an - K2 gimnasioa (Izarduy Komandantea, 18 · Gasteiz)
- Otsailaren 20an - Amurrio (Bañueta polikiroldegia.)
- Martxoaren 6an - Hegoalde gizarte etxea (Alberto Schommer, 10 · Gasteiz
Erlazionatutako sarrerak

Boulder Liga, 2002an hazi zen Gasteizko boulder zentroen ekimen bezala Boulderreko eskalada sustatzeko. 2010eko Boulder Ligako lehen froga Gasteizko Estadio Kiroldegian izango da datorren larunbatean, urtarrilak 23an, goizeko 9:00etatik aurrera.
Aurtengo Boulder Ligako zirkuitoaren datak hauek dira:
- Urtarrilaren 23a - Estadio kiroldegia (Cervantes ibilbidea, 20 · Gasteiz)
- Otsailaren 6an - K2 gimnasioa (Izarduy Komandantea, 18 · Gasteiz)
- Otsailaren 20an - Amurrio (Bañueta polikiroldegia.)
- Martxoaren 6an - Hegoalde gizarte etxea (Alberto Schommer, 10 · Gasteiz)
Frogen ordutegia:
Ligaren probak goizeko 10etan hasiko dira, honako ordutegia:
- 9-9.30 h. Parte-hartzaileen berrespena eta elastikoak banatzea
- 10-14 h. Kanporaketak
- 17-19 h. Finalak
- 19 h. Oparien zozketa
Aurtengo Boulder Liga sei kategoria izango ditu: gizonezkoen elitekoa, emakumezkoen elitekoa, emakumezkoen herrikoia, gizonezkoen herrikoia 18 urtez beherako gizonezkoena eta 18 urtez beherako emakumezkoena.
Informazio guztia | Euskal Mendizale Federazioa
Erlazionatutako sarrerak

Larunbat honetan, abenduak 19, Euskal Herriko Boulder Txapelketa egingo da Arrasateko Uarkape frontoian. Antolakuntza lanetan Euskal Mendizale Federazioa eta Debagoieneko Eskalatzaileak Mendi Kirol Taldea aurkituko ditugu eta froga honetan euskadiko eskalatzaile onenak ikusteko aukera izango dugu.
Txapelketa goizeko 18:00etatik aurrera hasiko da eta honetan parte hartzeko 10 eurotako prezioa ordaindu beharko da. Izena emateko epea bihar amaitzen da, abenduak 16, eta txapelketan parte hartzen dutenek hurrengoko mailetan sailkatuko dira:
Elite - Gizon eta emakumeak
- Txapela + 150€
- Txapela + 100€
- Txapela + 50€
Sub 20 - Gizon eta emakumeak
- Txapela + 100€
- Txapela + 70€
- Txapela + 50€
Informazio guztia | EMF
Erlazionatutako sarrerak

Datorren larunbatean, azaroak 28, Ondarroako Boulder Txapelketaren bosgarren edizioa egingo da Ondarroako kiroldegian. Hona hemen aurtengo Ondarroako Boulder Txapelketan partehartzeko gehienezko zailtasunak eta mailak:
Emakumezkoen eliteko gehienezko muga:
- Blokea: 6c arte. 6c blokea egin dutenak parte hartu dezakete. 7a egin dutenak gizonezko elitean parte hartu dezakete.
- Bia: 7a+ arte
Gizonezkoen eliteko gehienezko muga:
- Blokea: 8a arte. 8a blokea egin dutenak parte hartu dezakete. 8a+ egin dutenak ez daukate parte hartzerik.
- Bia:8b arte.
Emakumezkoen herrikoiaren gehienezko muga:
- Blokea:6a+ arte. 6a+ blokea egin dutenak parte hartu dezakete. 6b+ egin dutenak emakumezkoen elitean parte hartu dezakete.
- Bia: 6b+ arte
Gizonezkoen herrikoiaren gehienezko muga:
- Blokea: 6c arte. 6c blokea egin dutenak parte hartu dezakete. 7a egin dutenak gizonezkoen elitean parte hartu dezakete.
- Bia: 7a+ arte.
Beste mailak:
- 18 azpiko gizon eta emakumeak eta 16 azpiko gizon eta emakumeak.
Boulder txapelketa arratsaldeko 15:00etan hasiko da eta honetan parte hartu nahi duten kirolariek 6 eurotako kuota ordaindu beharko dute, 15 urte azpiko gazteak doan.
Argibide gehiago nahi izanez gero, arratsaldez deitu 699844143 telefonora, edo bidali mezu bat info[@]aurreramt.org helbidera.
Informazio guztia | Aurrera Mendi Taldea
Erlazionatutako sarrerak