Etiketak: Eskalada

Asteburu honetan, Otsailak 28 Larunbata, Boulder Ligako froga berria egingo da Amurrioko Bañueta Polikiroldegian.  Boulder zirkuitu honetako hirugarren froga goizeko 10.00etan hasiko da eta izena emateko epea biharko 13.00etan amaitzen da.

Informazio guztia, Euskal Mendizale Federazioaren webgunean aurkitu dezakezue.

Erlazionatutako sarrerak

Euskal Mendizale Federazioak, aurtengo EMF Sariak banatuko ditu Otsailaren 27an, Zarautzen antolatutako gala batean. Sari banaketa hau PAGOETA Mendizale Elkarteak eta Euskal Mendizale Federazioak antolatu du eta aurtengo saridunak hauek dira:

  • Mendiko Lasterketaren Saria - Alberto Aierbe Larrea
  • Sheve Peña Saria - Kontxi Eizmendi Eizagirre
  • “Andres Espinosa” Saria Jarduera Alpinistiko onenari - Expedicion Gasherbrum IV
  • “Angel Sopeña” Saria Kirol Eskaladako Jarduera onenari - Iñaki Cabo Juarez (Hilondoko saria)
  • “Antxon Bandres” Saria Kolaborazio interesgarrienari - Alberto Gonzalez Arregui
  • “Andres De Regil” Saria Mendiko Eskiko jarduera onenari - Andoni Areizaga Orube

Azkenik, hona hemen gala berezi honen egitaraua:

  • 19:00etan: Parte hartzaileen harrera
  • 19:15etan: Euskal mendizaletasunaren XIII. Festaren aurkezpena eta EMFko lehendakariaren agurra
  • 19.30etan: “Sarradets” Ikus-entzunekoa
  • 20:15etan: E.M.F. eta Pyrenaica sari banaketak
  • 20:45etan: Aurreskua Saridunen ohoretan
  • 21:30etan: Afaria: Txiki Polit Jatetxean

Informazio guztia | EMF-FMV

Erlazionatutako sarrerak

Boulder Liga, 2002an hazi zen Gasteizko boulder zentroen ekimen bezala Boulderreko eskalada sustatzeko. 2009ko Boulder zirkuitoaren datak hauek dira:

  • Urtarrilak 31 - Estadio Vitoria-Gasteiz
  • Otsailak 14 - Gimnasio K2 Vitoria-Gasteiz
  • Otsailak 28 - Amurrio Pol. Bañueta
  • Martxoak 14 - Hegoalde Vitoria-Gasteiz

Lehiaketak larunbat goizetan izango dira, 10:00etatik aurrera eta parte hartzeko, aurrez eman behar da izena 8 euroren truke Boulder ligaren webgunean. 2009ko Boulder Ligak sei lehiaketa kategoria ditu: emakumezkoen herrikoia, gizonezkoen herrikoia, emakumezkoen elitekoa, gizonezkoen elitekoa eta 18 urtez beherako gizonez eta 18 urtez beherako emakumezkoena.

Iturria | Euskal Mendi Federazioa

Erlazionatutako sarrerak

Zein da zuen uztez aurten Euskal Herrian izan dugun kirolaririk onena? El Correo egunkarian, galdera honi erantzuteko saria antolatu dute Euskal Herriko 20 kirolariez osatutako zerrendarekin.

Sarietan parte hartu nahi baduzu, El Correo-ko webgunera sartu eta botoa eman. Gainera, zure laguntza eskaintzeagatik Romarako bidai baten zozketan sartuko zara!

Aurtengo kirolarien zerrenda hauxe da:

  1. Eneko Llanos –Triatloia
  2. Edurne Pasaban - Eskalada
  3. Ander Elosegui - Piragüismo
  4. Iñaki Lejarreta - Mountain bike
  5. Leirre Olaberria - Txirrindularitza
  6. Aritz Aranburu - Surf
  7. URDAIBAI (Patxi Bilbao) - Arrauna
  8. Samuel Sánchez - Txirrindularitza
  9. Maider Unda - Borroka
  10. Alberto Zerain - Eskalada
  11. IURBENTIA (Marko Banic) - Saskibaloia
  12. Richard Oribe - Igeriketa
  13. Efrén Vázquez - Motoziklismo
  14. KAIKU (José Luis Korta) - Arrauna
  15. TAU (Pete Mickeal) - Saskibaloia
  16. ZUAZO (Juan Carlos Solar) - Eskubaloia
  17. Bengoetxea VI - Pilota
  18. BRUESA (Pablo Laso) - Saskibaloia
  19. Unai Basurko - Nabigaria
  20. Fernando Llorente - Futbola

Erlazionatutako sarrerak