Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 520

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 535

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 542

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 578

Deprecated: Function set_magic_quotes_runtime() is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 18
Espanyol . Kirola
Etiketak: Espanyol

Espanyol 1 - Athletic 0

Athletic esku hutsik itzuli da etxera Montjuicetik. Ez zurigorriek ezta perikitoek ere ez dituzte garaipena eskuratzeko meriturik egin, baina bilbotarrek asko protestatu duten jokaldi eztabaidagarri batean epaileak penaltia adierazi du eta azkenean Espanyolek lortu ditu 3 puntuak.

Kopako etsipena lehen bait lehen ahaztea zen gaurko eginkizuna. Behin jaitsiera postuak atzean utzita, iazko ligako sailkapena hobetzea da lehoien helburua gelditzen diren jardunaldietan, baina gaurkoan ez dute aurrerapausorik ematerik izan.

Pochettinoren taldeak tentsio handiz ekin dio neurketari. Asko zeukan jokoan Bartzelonako taldeak eta aurreneko minutuetan nabaritu da. Dena den, partidua aurrera egin ahala, zurigorriak baloiaz jabetu dira eta gola egiteko aukerak eskasak izan badira ere, Espanyolek baino arrisku handiagoa sortu du.

Margakailua ez da mugitu lehenbiziko 45 minutuetan. Aldageletatik bueltan, perikitoak berriz joan dira 3 puntuen bila eta Luis Garciak Iraizoz gainditzeko aukera izan du bigarren zatia hasi eta 4 minutura. Athleticen atezaina bikain luzatu da eta baloia gelditu du. 60.ean Montjuicen bildutako zaleek gola abestu dute baina Callejonen jaurtiketa ez da barrura joan, gutxigatik bada ere.

Partidua erabaki duen jokaldia 68. minutuan iritsi da. Corominasek arean sartu eta bere burua lurrera bota du Gurpegiren kontaktua nabaritu duenean. Epaileak penaltia ikusi du eta protestatzeagatik txartel horia atera dio Andosillakoari. Luis Garciak ez du hutsik egin.

Espanol atzean sartu da eta Athletic ez da kikildu, baina gaurkoan, Llorentek eta Ion Velezek lehen eta Toquerok gero ezin izan dute ezer ez egin. Bakar-bakarrik izan dira erasoaren goialdean eta zailtasun handiak izan dituzte baloiak jaso eta jokatzeko.

Partiduaren azken txanpan  Javi Martinezek berdinketa lortzeko aukera izan du baina bere jaurtiketa kanpora joan da eta markagailua ez da mugitu: 1-0 Espanyolentzat.

Erlazionatutako sarrerak

Osasunako jokalaria den Sunnyk, bi hilabeterako baja izango da astearte honetako entrenamenduan eskumako belaunaren meniskoa apurtu eta gero. Honen ondorioz, ebakuntza egingo diote jokalariari eta bi hilabete inguru izango da zelaitik kanpo. Denboraldi honetan, Sunnyk 43 minutu jokatu ditu besterik ez, beraz nahiko zaila izango da aurten berriro ere kamiseta gorriarekin zelai gainean ikustea.

Osasunaren hurrengoko partidua, Espanyol taldearen aurka izango da El Sadar futbol zelaian, Igandeko 17.00etan.

Erlazionatutako sarrerak

Atzo jakin genuen bezala, Athletic-ek garaipena lortu zuen Osasunaren aurkako partiduan (2-0) eta Kopako finale laurdenetan izango da. Finale laurdenetan Asturiasko Sporting taldea izango du aurrean Athletic-ek eta kanporaketaren lehen partidua San Mamesen izango da.

Hauek dira aste honetan jokatuko diren Kopako finale laurdenetako partidu guztiak:

  • Athletic - Sporting - Urtarrilak 22 -21:00etan
  • Espanyol - Bartzelona - Urtarrilak 21 -21:00etan
  • Mallorca - Betis - Urtarrilak 22 -21:00etan
  • Balentzia - Sevilla - Urtarrilak 21 -21:00etan

Erlazionatutako sarrerak

Athletic-ek bihar (17.00etan) jokatuko du aurtengo lehen partidua Espanyolen aurka eta Caparrosek honako jokalariak deitu ditu Catalunyar taldearen aurka jokatzeko:

  • Iraizoz
  • Toquero
  • Koikili
  • Amorebieta
  • Llorente
  • Yeste
  • Gabilondo
  • Armando
  • Susaeta
  • Iraola
  • Orbaiz
  • Etxeberria
  • Gurpegi
  • Aitor Ocio
  • Ion Velez
  • Javi Martinez
  • Etxeita eta Balenziaga

Athletic-ek 12. postuan amaitu zuen 2008a, abenduko azken partiduan betis-en aurka irabazi ondoren. Biharko partidua irabaziz gero, sorte pixkat batekin, 9. posturarte igo daiteke sailkapen orokorrean.

Iturria | Athletic club

Erlazionatutako sarrerak

José Manuel Esnal “Mané”k Espanyol entrenatuko du 2008-09 denboraldia bukatu arte. Sportingen aurkako porrotaren ostean, Bartolomé Márquez talde katalanaren entrenatzailea kargutik kendu zuten eta Balmasedakoak bere lekua hartuko du.

Manék Lleida, Mallorca, Alaves, Levante eta Athletic entrenatu ditu. Bere azken aulkia San Mamesekoa izan zen. 2006-07 denboraldian Sarriugarte ordezkatu zuen Athleticen zuzendaritzan.

Eskarmentua dauka bizkaitarrak lehen mailan, baita egoera zailenei buelta ematen ere. Espanyol dinamika kaskarrean sartuta dago; 4 porrota jarraian jasotzeaz gain, sailkapeneko 17garren postuan dago eta perikitoen aldagelan iazko denboraldiaren mamuak agertu dira berriz ere.

Asteazkenean aurkeztuko dute Mané eta gogotik egin beharko du lan entrenatzaile bizkaitarrak Espanyol beheko postuetatik ateratzeko.

Erlazionatutako sarrerak