
Gaur, abenduak 1, Bizkaia Bilbao Basket eta Spartak San Petersbourgen arteko partida ikusteko aukera izango dugu Eurocup txapelketaren barne. Txus Vidorretaren taldeak Bizkaia Arenan jokatuko dute arratsaldeko 20:00etatik aurrera eta ETB 1-en ikusteko parada izango dugu.
Bizkaia Bilbao Basketek jokalari guztiak ditu jokatzeko moduan, Janis Blums antolatzailea barne eta gaurko partidan bere multzoko lidergoa jarriko du jokoan. E multzoko beste partidan, lehenengo jardunaldian galdu zuten bi taldeak, Turk Telekom eta Spirou, arituko dira.
Erlazionatutako sarrerak

Bilbao Basketek 11 puntuko aldearekin (90-79) irabazi zion atzo BC Donetsk taldeari eta hau dela eta, Eurocup liga jokatzeko txartela lortu dute Vidorretaren mutilek. Bizkaia Arenan jokatu zen partidan azken laurden ikaragarria ikusteko aukera izan genuen eta Donetskek egoera kontrolpean zuela ematen zuen momentuan, Salgadok, Banicek, Warrenek eta Mumbruk protagonismoa hartu zuten eta partidari buelta eman zioten.
Hona hemen partidaren fitxa teknikoa:
- Bizkaia Bilbao Basket (90): Javi RodrÃguez (5), Seibutis (2), Mumbrú (13), Banic (28) y Guardia (5) -hasierako bostekoa-; Salgado (12), Blums (2), Vázquez (-), Warren (17), Markota (4) eta Moiso (2).
- BC Donetsk (79): Perry (26), Tucker (10), Drozdov (11), Owens (19) eta Ivshyn (-) -hasierako bostekoa-; Mazutis (-), Konic (5), Marsh (6) eta Sundov (2).
Bilbao Basket-ek hurrengoko taldeekin batera egongo da Eurocup-eko E taldean:
- Spirou Basket
- Turk Telekom
- Spartak St. Petersburg
- Bizkaia Bilbao Basket
Erlazionatutako sarrerak

Gaur, urriak 20, BC Donetsk eta Bizkaia Bilbao Basket taldeen arteko partida ikusteko aukera izango dugu Eurocup txapelketan. Partida arratsaldeko 18:00etan hasiko da, ETB-1en ikusteko parada izango dugu, eta Eurocup-en sartzeko lehen kanporaketa izango dugu.
Europako norgehiagoka BC Donetsk taldearen etxean izango da eta talde ukraniarrak ez du partidarik galdu parte hartzen duen bi ligatan.
Erlazionatutako sarrerak

Pasa den astean, Eurocup txapelketaren lehen kanporaketak jakiteko zozketa egin zen. Bi partidutan banatuko diren lehen kanporaketa hauen irabazleak, Eurocup-an jokatzeko txartela lortuko dute.
Bilbao Basket-ek zozketa honen barruan egon zen eta lehen kanporaketan aurrean izango duen aurkaria BC Donetsk ukraniar taldea izango da. Lehen partidua ukraniarren etxean jokatuko da urriaren 20an eta bigarren partidua urriaren 27an.
Iturria | Eurocupbasketball.com
Erlazionatutako sarrerak

Bilbao Basket taldeak, Eurocup txapelketa jokatuko du aurten ere eta uztailaren 8an, osteguna, bere lehenengo aurkaria nork den jakingo du Bartzelonan egingo den FIBAko zozketan. Hona hemen zozketan sartuta dauden taldeen zerrenda:

1. Taldea
- Bilbao Basket
- Buducnost (Montenegro)
- Besiktas JK Cola Turca Istambul (Turkia)
- Panelinios BC (Grezia)
- Bancatercas Teramo (Italia)
- Dynamo Moscow (Errusia)
- Pamesa Valencia
- Hapoel Jerusalem (Israel)
2. Taldea
- WBC Kraftwerk Wels (Austria)
- Dexia Mons-Hainaut (Belgica)
- Apoel Nicosia (Chipre)
- Chorale Roanne Basket (Frantzia)
- Brose Baskets (Alemania)
- VEF Riga (Estonia)
- EclipseJet Amsterdam (Holanda)
- BC Donetsk (Ukrania)
Informazio guztia | Eurocup Basketball
Erlazionatutako sarrerak