Euskal Autonomia Erkidegoko BTT Zentroek, (Urdaibai-Busturialdea, Izki-Arabako Mendialdea eta Debabarrena) Euskadiko BTT Zentroen I. Challengea antolatu dute. Challenge lehiaketa hau 4 probaz osatuta dago eta urriaren 4an azken lasterketa egingo da.
Urriaren 4an, Valderejo ā AƱanako BTT Zentroaren txanda izango da txapelketaren azken txanparako eta lau martxetatik hirutan parte hartzen dutenen artean opariak zozketatuko dituzte; besteak beste, landa-etxe batean gau biko egonaldia, gosaria barne, Nekaturren eskutik.
Saridunen izen zerrenda www. euskadibttzentroak.com webgunen agertuko da. Oraindik datu ugari falta dira froga honen inguruan, baina adi egon, laster Kiroldegin argitaratuko ditugu eta.
Iturria | Euskadi BTT Zentruak
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:
