Etiketak: Euskal Herriko Itzulia

Euskal Herriko Itzulia

Euskal errepideetan emozioa nagusi berriro sei egunez Euskal Herriko Itzuliarekin. Urtero legez, proba zirraragarria sei etapatan banatuta egongo da. Txirrindulariek mendate gogorrak igo beharko dituzte, euskal udalerri ugari atzean utzita. Oraindik ez dute ibilbide osoa zehaztu, baina jakin badakigu lehendabiziko etapa Zierbenan hasi eta bukatu dela, eta azken etapa (erloju kontrako proba) Aiako igoerarekin amaituko dela, orain bi urte bezala. Aipatzekoa da, gainera, txirrindulariak Arrateko Santutegiraino igoko direla laugarren etapan.

Txirrindularitza zaleek nazioarte mailako txirrindulari onenetako batzuk ikusteko aukera paregabea izango dute.

Iturria | Euskadi.net

Erlazionatutako sarrerak

Euskal Herriko Itzulia

Gaurkoa izan da Euskal Herriko itzuliaren azken etapa eta honetan Alberto Contador izan da  erlojuaren kontrako froga irabazi duena. Contadorrek benetako erakustaldia eskeini du gaur euskal txirrindularitzari eta Euskal Herriko itzuliaren txapelduna bihurtu da, Toni Colom (Katusha) eta Samuel Sánchez-i (Euskaltel-Euskadi) 22 eta 45 segundutako aldea sartu ondoren.

Hona hemen Euskal Herriko itzuliaren sailkapen nagusia:

  1. Alberto Contador - ESP - Astana - 20h48:30.
  2. Toni Colón - ESP - Team Katusha + 30 seg.
  3. Samuel Sánchez - ESP - Euskaltel + 53 seg.
  4. Cadel Evans - AUS - Silence-Lotto +  1:33 ordu
  5. Luis Leon Sanchez - ESP - Caisse d’Epargne + 1:48 ordu

Erlazionatutako sarrerak

Euskal Herriko itzuliaren azken etapa Zallan egingo den 24 kilometroko erlojuaren kontrako froga izango da:

Euskal Herriko Itzulia: Zalla - Zalla

Erlazionatutako sarrerak

Euskal Herriko Itzulia

Zallan amaitu den Euskal Herriko Itzuliaren gaurko etapan Marco Pinnotik (Columbia High Road)lortu du garaipena eta nahiz eta atzetik ziohazen txirrindulariei 19 segundu sartu, Contadorrek lider moduan jarraitzen du.

Beraz, erlojuaren kontrako biharko froga erabakiko du Euskal Herriko Itzuliaren aurtengo txapeldunaren izena. Contadorrek 8 segundutako abantaila izango du Euskalteleko Samuel Sanchezekiko, Silence-Lottoko Cadel Evansekiko eta Katushako Toni Colomekiko.

Azkenik, hona hemen gaurko sailkapena:

  1. Marco Pinotti - Columbia-HR - 4:15:56
  2. Ben Swift - Katusha + 19 seg.
  3. Francesco Gavazzi - Lampre - denbora berdina
  4. Christian Knees - Milram - denbora berdina
  5. Johannes Frohlinger - Milram - denbora berdina

Sailkapen nagusia:

  1. Alberto Contador - Astana - 20h.16.31
  2. Samuel Sánchez - Euskaltel + 08 seg
  3. Cadel Evans - Silence - denbora berdina
  4. Toni Colom - Katusha - denbora berdina
  5. Damiano Cunego - Lampre + 27 seg.

Erlazionatutako sarrerak

Euskal Herriko itzuliaren azken aurreko etapa Güeñestik Zallara eramango gaitu 162 kilometro eta zazpi mendate dituen ibilbidean zehar:

Euskal Herriko Itzulia: Güeñes - Zalla

  • La Escrita - 2.mailako mendatea
  • Ubal - 1.mailako mendatea
  • Beci - 3.mailako mendatea
  • Humaran - 3.mailako mendatea

Erlazionatutako sarrerak