Euskal Herriko itzuliaren gaurko etapa Eibartik Güeñes-era eramango gaitu 161 kilometro eta zazpi mendate dituen ibilbidean zehar:

- Areitio - 3.mailako mendatea
- Urkiola - 2.mailako mendatea
- Bikoitz Gane - 3.mailako mendatea
- Garate - 3.mailako mendatea
- San Cosme - 3.mailako mendatea
- Humaran - 3.mailako mendatea
- Beci - 3.mailako mendatea
Erlazionatutako sarrerak

Alberto Contador izan da gaurko etaparen irabazlea eta Euskal Herriko Itzuliaren buruzagia bihurtu da. Alberto Contador, gaur egungo txirrindulari onenetarikoa dena, lan polita egin du Arrateko igoeran eta bere atzetik zihoazen Cadel Evans, Samuel Sánchez eta Toni Colomi bederatzi segundu sartu die.
Astana taldeko garaipen honekin, horrela geratu da gaurko sailkapena:
- Alberto Contador (ESP) - Astana - 4h.16.29
- Cadel Evans (AUS) - Silence + 9 seg.
- Samuel Sánchez (ESP) - Euskaltel (denbora berdina)
- Toni Colom (ESP) - Katusha (denbora berdina)
- Damiano Cunego (ITA) - Lampre + 28 seg.
Sailkapen nagusia
- Alberto Contador (ESP) - Astana - 11h.59.08
- Cadel Evans (AUS) - Silence + 9 seg.
- Samuel Sánchez (ESP) - Euskaltel (denbora berdina)
- Toni Colom (ESP) - Katusha (denbora berdina)
- Damiano Cunego (ITA) - Lampre + 28 seg.
Bihar, 161 kilometro eta 7 mendate dituen Euskal Herriko itzuliko laugarren etapa egingo da: Eibar-Güeñes.
Erlazionatutako sarrerak
Euskal Herriko itzuliaren gaurko etapa Villatuertatik Eibarrera eramango gaitu 172,5 kilometro eta bost mendate dituen ibilbidean zehar:

- Azaceta - 3.mailako mendatea
- Karabieta - 2.mailako mendatea
- Ixua - 1.mailako mendatea
- San Miguel - 2.mailako mendatea
- Ixua - 1.mailako mendatea
Erlazionatutako sarrerak

Euskal Herriko itzuliaren bigarren etapa, Ataunetik Villatuertara eraman gaitu eta Bouygues Telecom taldeko Trofimov errusiarra izan da honen irabazlea. Luis Leon Sanchez-ek bosgarren postua eskuratu du gaurko lasterketan eta minutu bat baino gehiago galdu arren, oraindik itzuliko lehen postua dauka bere eskuetan.
Itzuliaren bigarren etapa eta gero, hona hemen gaurko sailkapena eta azkenik sailkapen nagusia:
Ataun-Villatuerta etaparen sailkapena:
Bihar, 172,5 kilometro eta 5 mendate dituen Euskal Herriko itzuliko hirugarren etapa egingo da: Villatuerta-Eibar.
Erlazionatutako sarrerak
Euskal Herriko itzulia atzo hasi zen Ataun-Ataun etaparekin eta Luis Leon Sanchez Gil-ek eraman zuen lehen garaipena. Euskal Herriko itzuliko bigarren etapa Ataun - Villatuerta izango da 165 kilometro eta 6 mendaterekin:

- Lizarrusti - 2.mailako mendatea
- Lizarrusti - 1.mailako mendatea
- Etxauri - 3.mailako mendatea
- Guirguillano - 2.mailako mendatea
- Mañeru - 3.mailako mendatea
- Lezaun - 3.mailako mendatea
Erlazionatutako sarrerak