Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 520

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 535

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 542

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 578

Deprecated: Function set_magic_quotes_runtime() is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 18
Euskal Herriko Itzulia . Kirola - Part 3
Etiketak: Euskal Herriko Itzulia

Euskal Herriko Itzulia - Luis Leon Sanchez

Gaur izan da Euskal Herriko itzuliaren lehenengo etapa, Ataun-Ataun hain zuzen ere, eta honetan Luis Leon Sanchez-ek izan da garaipena lortu duena 21 txirrindulari batu dituen azken sprint batean. Beraz, Caisse d’Epargne taldea agertzen da itzuliko lehen postuan eta sailkapen nagusia horrela geratzen da:

  1. Luis León Sánchez (ESP) - Caisse d’Epargne - 3h.28.43
  2. Samuel Sánchez (ESP) Euskaltel-Euskadi - (denbora berdina)
  3. Jérôme Pineau (FRA) Quick Step - (denbora berdina)
  4. Christian Knees (ALE) Milram - (denbora berdina)
  5. Alexandr Kolobnev (RUS) Saxo Bank - (denbora berdina)
  6. Joaquín Rodríguez (ESP) Caisse D’Epargne - (denbora berdina)
  7. Michael Rogers (AUS) COLUMBIA - (denbora berdina)
  8. Vincenzo Nibali (ITA) Liquigas - (denbora berdina)
  9. Dries Devenyns (BEL) Quick Step - (denbora berdina)
  10. Cadel Evans (AUS) Silence - (denbora berdina)

Bihar, 165 kilometro eta 6 mendate dituen Euskal Herriko itzuliko bigarren etapa  egingo da: Ataun - Villatuerta.

Erlazionatutako sarrerak

Euskal Herriko Itzulia

Gaur izango da Euskal Herriko itzuliaren lehenengo lasterketa eta Euskal txirrindularitzaren jaialdi honetako lehen etapa, Ataun-Ataun, eguerdiko 13.45etan hasiko da. 142,5 kilometroetan zehar honako ibilbidea ikusteko aukera izango dugu:

Euskal Herriko Itzulia - Ataun Ataun etapa

Ataun-Ataun etaparen ibilbidean bederatzi mendate aurkituko ditugu:

  1. Urkillaga - 3.mailako mendatea
  2. Olaberria - 3.mailako mendatea
  3. Eizaga - 3.mailako mendatea
  4. Deskarga - 3.mailako mendatea
  5. Udana - 2.mailako mendatea
  6. Atagoiti - 3.mailako mendatea
  7. Abaltisketa - 2.mailako mendatea
  8. Gaintza - 3.mailako mendatea
  9. Lazkaomendi - 2.mailako mendatea

Iturria | Uci Protour

Erlazionatutako sarrerak

Euskal Herriko Itzulia - Logo

Apirilaren 6tik 11ra, Euskal Herriko itzulia ospatuko da euskal errepideetan zehar eta honetan eliteko 198 txirrindulari hartuko dute parte. Hau da aurtengo Euskal Herriko itzulian parte hartuko duten taldeen zerrenda:

  1. Astana
  2. Euskaltel Euskadi
  3. Cervelo Test Team
  4. Quick Step
  5. Team Saxo Bank
  6. Caisse D’Epargne
  7. Francaise des Jeux
  8. Katusha
  9. Ag2r La Mondiale
  10. High Road
  11. Lampre - N. G. C
  12. Rabobank
  13. Bouygues Telecom
  14. Garmin - Slipstream
  15. Liquigas
  16. Cofidis
  17. Silence Lotto
  18. Team Milram
  19. Fuji Servetto
  20. Contentoplis - Ampo

Erlazionatutako sarrerak

Euskal Herriko Itzulia

Apirilaren 6tik 11ra, Euskal Herriko itzulia ospatuko da euskal errepideetan zehar. Aurten, Euskal Herriko Itzulia eta Euskal Bizikleta batera egingo da eta sei etapatan banatutako txapelketa berri honetan 829 kilometroko ibilbidea egingo dituzte txirrindulariek.

Ataunen hasi eta Zallan amaituko den Euskal Herriko itzuliaren sei etapak hauek izango dira:

1. etapa: Ataun-Ataun
2. etapa: Ataun-Villatuerta
3. etapa: Villatuerta-Eibar
4. etapa: Eibar-Gueñes
5. etapa: Gueñes-Zalla
6. etapa: Zalla-Zalla

829 kilometro, 34 mendate, erloju kontrako azken etapa eta honetan parte hartuko duten 30 taldeek, txirrindularitza zaleentzako ikuskizun polita eskeiniko dute dudarik gabe.

Iturria | Euskadi.net

Erlazionatutako sarrerak