Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 520

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 535

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 542

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 578

Deprecated: Function set_magic_quotes_runtime() is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 18
Euskal Herriko Selekzioa . Kirola
Etiketak: Euskal Herriko Selekzioa

Euskadiko Futbol Selekezioa

Euskadiko Federazioaren webgunean iragarri den bezala, jokatzea ezinezkoa dela adierazi du jokalariekin akordiorik ez baitute lortu abenduaren 22koa jokatzeko.

Euskal Federazioak Euskal Selekzioaren izena onartu zuen eta zazpi herrialdeetako jokalariak sartzeko aukera, baina oharraren arabera, akordio hori ez zuten jokalari guztiek onartu. Hona hemen Euskadiko Futbol Federakundea oharra:

Euskadiko Futbol Federazioaren azalpena

Euskadiko Futbol Federazioko zuzendaritza berriaren lehentasuna izan da selekzio nagusiak jokatzen duen neurketa berreskuratzea. Etorkizunean ere hala izango da Euskal Futbolaren Batzar Orokorrean adostu zen gisara.

Hala ere, Federazioak onartu beharra dauka orain arte huts egin duela.

Hasiera batean jokalari batzuk prest zeuden partida jokatzeko. Euren jarrera positiboari esker aurrera egiteko bideak adostu ziren. Batetik, selekzioari Euskal Selekzioa deitzea adostu zen. Bestetik, Federazioak ofizialtasunaren aldeko apustua egiteko konpromisoa berretsi zuen. Era berean, zazpi herrialdeetako jokalariak aintzat hartzea adostu zen.

Jokalari guztiek, ordea, ez zuten bat egin adostutakoarekin, eta Federazioak ez zuela ofizialtasunaren alde nahikoa egiten argudiatuz uko egin zioten partida jokatzeari.

Egoera honen aurrean hainbat bilera egin dira alde guztien artean azken hiru hilabeteetan. Bilera horietan Selekzioko aukeratzaileek eta klubetako aginteriek ere hartu dute parte –Federazioak eskerrak eman gura dizkie egin duten ahaleginarengatik-. Hala ere, ezinezkoa izan da abenduaren 22an jokatzea aurreikusita zegoen partida berreskuratzea. Azkenean, jokalari guztiek egin diote uko neurketan parte hartzeari.

Euskadiko Futbol Federaziok ez du gertatutakoaren gaineko baloraziorik egingo. Hala ere, aurrera begira lanean jarraitzeko asmoa daukala berretsi gura du.

Erakunde onentzat desengainu handia izan da gertatutakoa, eta, era berean, pena dauka euskal gizartearen sektore askotan neurketa berreskuratzeko aukerak sortu duen ilusioaren aurrean norgehiagoka antolatzeko aukerarik ez izateagatik. Bestalde, benetan ezagutzen ez diren arrazoiak tarteko euskal futbola osatzen duten taldeak bigarrenez diru sarrera barik lagatzea deitoratu gura du Federazioak.

Iturria | Euskadiko Futbol Federakundea

Erlazionatutako sarrerak

Gaur bertan izango da Euskadi eta Catalunya-ren harteko izotz gaineko hockey partidua Gasteizko Bakh pistan. Adiskidetasun partidua honen sarrerak doan izango dira eta Euskadi-ko selekzioaren atalik handiena Gasteiz Roller eta Txuri Urdin taldekoen jokalariez osatuko da.

Hauek dira Euskadiko Selekzioarekin jokatuko duten jokalariak:

  • Andoni Gavilanes
  • Jon Martínez
  • Mikel Luna
  • Aitor Armiño
  • Urtzi Tomero
  • Koldo Nodar
  • Zigor Martínez
  • Unai Malaxetxebarria
  • Gorka Etxebarria
  • Carlos Usoz
  • Diego Pérez
  • Álex Vera
  • Aritz Nogueras
  • Unai Montoya
  • Aarón Carretero
  • Luis Sokolov
  • Ibon Portularrume
  • Koldo Saenz
  • Iñaki Salegui

Erlazionatutako sarrerak

Euskal Herriko selekzioaren jokalariek Fubtol federazioaren ezezkoa jaso zuten pasaden asteazkenean eta denok dakigun bezala, Iran-en aurkako partidua ez da jokatuko. Jokalariek, atzo bertan hurrengoko adierazpena bidali dute komunikabideei:

Euskadiko Futbol Federakundeak pasa den abenduaren 20an jakinarazi bezala, tamalez, aurtengo abenduan ez da San Mamesen gizonezkoen selekzioak jokatzekoa zuen partidarik izango. Federazioaren jarrerak, emakumezkoen partida ere bertan behera geratu izana ekarri du. Egoera honen aurrean, gauzak argitze aldera, honakoa adierazi nahi dugu:

ADIERAZPEN GUZTIA IRAKURRI

Iturria | eitb.com

Erlazionatutako sarrerak

Durangon izan den Futbol Federazioaren eta jokalarien arteko bileran, Euskal Herriko selekzioaren aurtengo partidua ez dela jokatuko baieztatu dute.

Azkenean, “Euskal Selekzioaren” izenean jokatzeko jokalariek izan duten ideia ez du Federazioak onartu eta Iran-en aurka jokatu behar zuten gabonetako partidua ez da egongo.

Egia esan, pena bat da batez ere Euskal Herriko Selekzioaren jarraitzaileak urteroko partidu polita galduko dutelako. Urteroko giro polita ez da aurten egongo behintzat…

Erlazionatutako sarrerak