Etiketak: Fortuna Kirol Elkartea

Rafa Iglesiasek irabazi du Behobia Donostia lasterketa

Igande honetan, azaroak 8, Behobia - San Sebastian lasterketaren edizio berri ospatu da eta aurten, Rafa Iglesiasek izan da froga ospetsu honen irabazlea. Salamancako Rafa Iglesiasek, egungo Espainiako maratoi txapelduna, 1:01:16ko denbora egin du eta Chema Martinezek, guztien artean faboritoa zena, bigarren postuan ageri da 1:02:46ko denborarekin.

Hirugarren postuan Marc Roig katalanak lortu du eta aurreneko euskal atleta, Martin Fiz (bosgarren). Zaleei eskainita zegoen aurtengo edizioa, baina eguraldi kaskarra izan da protagonista nagusia, dudarik gabe. 14.944 atletak hartu dute parte.

Hona hemen sailkapen finala:

  • Rafael Iglesias 1h01:16
  • Chema Martínez 1h02:46
  • Marc Roig 1h04:18
  • Luis del Aguila 1h04:43
  • José Luis Capitán 1h04:47
  • Martín Fiz 1h04:47
  • Asier Cuevas 1h04:55
  • Francisco Santos Rey 1h05:22
  • David Martín 1h06:44
  • Pablo vela 1h06:51

Argazkia | Gorka Estrada

Erlazionatutako sarrerak

Behobia - San Sebastian Herri Lasterketa

Azaroaren 8an, igandea, Behobia - San Sebastian lasterketaren edizio berria ospatuko da. 20 kilometroko ibilbidea duen frogaren irteera Behobiatik (Irungo nazioarteko zubitik) egingo da goizeko 10:25etatik aurrera, gurpildun aulkietan doazenentzat, eta 11:00etatik aurrera oinezko kirolarientzat.

Lasterketa hau Fortuna Kirol Elkartearen laguntzaz antolatuko da eta izena emateko kuota 28 eurotako prezioa izango du. Honetan parte hartzen dutenek, 5 kategoria desberdinetan sailkatuko dira: Junior, Promesak, Seniorrak, beteranoak eta Ezinduak.

Iturria | Behobia-Sansebastian

Erlazionatutako sarrerak