
Kirol-ekitaldi berezia dugu Kosta Trail. Izan ere, zailtasun maila desberdineko hiru proba egin ohi dituzte egun berean, eta, horregatik, edozeinek har dezake parte lasterketan. Hitz gutxitan esanda, goi mailako atletek, familiek zein lagun-taldeek Bizkaiko kostaldeko paraje ikusgarriez gozatzeko eta aldi berean natura-ingurunean kirola egiteko aukera aparta izango dute. Mendi Lasterketan parte hartzen duten korrikalariak Arrigunaga hondartzatik (Getxo) aterako dira, 9:00etan. Guztira 31 kilometro egin beharko dituzte korrika, Sopela, Barrika, Plentzia eta Gorliz udalerrietatik igarota. Azken udalerri horretan emango diote amaiera lasterketari.
Familiarteko Ibilaldia (12 kilometro) eta Mendi Ibilaldia (20 kilometro) Sopelako Udaletxean hasi eta Gorlizen bukatuko dira. Familiarteko Ibilaldia familia edo lagunekin batera bista ederrez gozatzeko egokia da oso, eta Mendi Ibilaldia trekkingzale eta mendizaleei zuzenduta dago.
Bi dira Kosta Trail lasterketaren ibilbidea hobekien definitzen duten ezaugarriak: edertasuna eta aniztasuna, zoru mota desberdinak (belarra, asfaltoa, harria eta harea) uztartzen baititu. Abentura zoragarria dugu honako hau, eta giro aparta nagusi izaten da urterik urte.
Forum Sportek antolatzen du ekitaldi hau, Salomon eta Lagun Aro etxeekin elkarlanean. Biltzen den diru guztia Esklerosi Anizkoitzaren Euskal Fundazioarentzat izango da.
Iturria | Euskadi.net
Erlazionatutako sarrerak



Atalak:
Etiketak:
