
Ekainaren 20an, Lekeitioko Triatloiaren 17. Edizioa egingo da bizkaitar udalerri honetan. Arratsaldeko 16:30etan hasiko den froga hau Euskadiko Txapelketarako baliogarria izango da eta eta guztira 27,750 kilometroko ibilbidea izango du: 750 metro igeriketan, 22 kilometro bizikletan eta 5 kilometro korrikan.
Triatloi honetan parte hartzeko ordaindu behar den kuota 24 eurotakoa izango da (34 eurotakoa ez federatuentzat) eta izena emateko epea ekainaren 16an itxiko da, partaidetza 400 kirolarientzat mugatua dagoen arren.
Lekeitioko Triatloiari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, Garraitz kirol taldearekin harremanetan jarri zaitezkete hurrengoko e-postaren bidez: garraitz [@] euskalnet.net
Iturria | Triatloi.org
Erlazionatutako sarrerak

Maiatzaren 31an, Lekeitioko Gazte Duatloia egingo da Bizkaiko udalerri honetan goizeko 11:00etatik aurrera. Antolakuntza lanetan Garraitz Kirol Taldea, Udal Kirol Erakundea eta Euskadiko Triatloi Federazioa arituko da, eta Triatloi Gaztea hurrengoko mailetan banatu dute:
- Jaioteguna 2001/2000: 300 m (Korrika) + 1.000 m (Bizikleta) + 150 m (Korrika)
- Jaioteguna 1999/1998: 500 m (Korrika) + 2.000 m (Bizikleta) + 250 m (Korrika)
- Jaioteguna 1997/1996: 1.000 m (Korrika) + 3.000 m (Bizikleta) + 500 m (Korrika)
Lekeitioko Gazte Duatloian parte hartzeko ezinbestekoa da gurasoen baimena eukitzea eta izen-emateko orria betetzea. Antolakuntzarekin harremanetan jarri nahi baduzue, hurrengo informazioa erabili dezakezue:
- E-posta: garraitz@euskalnet.net
- Telefonoa: 630680187
- Fax-a: 946841184
Erlazionatutako sarrerak