
Larunbat honetan, martxoak 6, 2010eko Boulder Ligako laugarren eta azken froga egingo da Gasteizko CC Hegoalden goizeko 10:00etatik aurrera. Proba honetan parte hartu nahi baduzue, ostiral honetako 13:00etan itxiko da izena emateko epea, beraz bizkor ibili!
Ligako pasa den frogan, Jose Morilla izan zen garaile gizonezko elite kategorian eta emakumezkoen kategorian berriz, Itziar Zabala izan zen txapelduna.
Erlazionatutako sarrerak

Larunbat honetan, otsailak 6, 2010eko Boulder Ligako bigarren froga egingo da Gasteizko K2 gimnasioan goizeko 10:00etatik aurrera. Proba honetan parte hartu nahi baduzue, gaurko 13:00etan itxiko da izena emateko epea, beraz bizko ibili!
Ligako lehen frogan Iñaki Arantzmendi eta Jon Ferrero izan ziren irabazleak gizonezko elite kategorian eta emakumezkoen kategorian berriz, Itziar Zabala izan zen txapelduna.
Erlazionatutako sarrerak

Urtarrilaren 18tik 22ra bitartean, Goi Mendiari Buruzko Jardunaldien XIV. edizioa egingo da Gasteizen. Jardunaldietarako sarrera librea izango da eta zenbait hitzaldi egingo dira:
CAJA VITAL KUTXA ARETOAN
Urtarrilak 18
- Gaia: Vida entre las estrellas
- Hizlaria: Alberto Urtasun eta Patricia Viscarret
Urtarrilak 20
- Gaia: Noche heladas en el Kanchenjunga
- Hizlaria: Alberto Zerain
Urtarrilak 21
- Gaia: The Asgard project: Escalada y salto base
- Hizlaria: Carlos Suarez
Urtarrilak 22
- Gaia: Cho-Oyu 2009: Expedicion alavesa.
- Hizlaria: Estitxu Salinas eta Roberjo Rojo
EsESTADIO S.D ARETOA
Urtarrilak 18
- Gaia: Montaña y discapacidad, un mundo de posibilidades.
- Hizlaria: Alberto Urtasun eta Patricia Viscarret
Urtarrilak 20
- Gaia: Los dos Kangchenjungas
- Hizlaria: Alberto Zerain
Urtarrilak 21
- Gaia: Alpinismo y salto base, una evolucion natural.
- Hizlaria: Carlos Suarez
Urtarrilak 22
- Gaia: ¿Ochomiles faciles? Nuestra filosofia y ética.
- Hizlaria: Estitxu Salinas eta Roberjo Rojo
Iturria | Fundacion Estadio
Erlazionatutako sarrerak

Urtero bezala, abenduaren 31n San Silvestre lasterketak egingo dituzte Euskadiko hainbat udalerritan. Horietan guztietan jai-giroa izango da nagusi, lehia kutsua guztiz baztertu gabe.
GIPUZKOA
BIZKAIA
ARABA
Gure zerrendan dauden beste San Silvestre lasterketen berri duzue?
Erlazionatutako sarrerak

Datorren Igandean, abenduak 20, Gasteizko Maratoi Erdiaren 39. edizioa ospatuko da Arabako hiriburuan. Lasterketa honetan uskadiko zein Espainiako Estatuko txoko desberdinetako korrikalariak elkartu ohi dira eta aurtengoa froga 21.097 metroko ibilbidea izango du.
Hasteko, Gasteizko erdigunetik egingo dute korrika parte-hartzaileek, eta, ondoren, hiri inguruko auzoak zeharkatuko dituzte. Frogaren irteera goizeko 10:45etan izango da Mendizorrotzatik eta helmuga leku berean jarriko dute.
Horrez gainera, lasterketan oinarrituta, argazki lehiaketa egingo dute berriro ere. Lehiaketan parte hartu nahi dutenek, aurreko urteetan edo aurten ateratako argazkiak aurkez ditzakete.
Informazio gehiago | Caja vital
Erlazionatutako sarrerak