Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 520

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 535

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 542

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 578

Deprecated: Function set_magic_quotes_runtime() is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 18
Gasteiz . Kirola - Part 3
Etiketak: Gasteiz

Gasteizko Mendi Zinemaldia

Gasteizko Mendi Film Festibalaren 2. edizioa, Gasteizko Nazioarteko Mendi Zinemaldia, abian da dagoeneko eta ekitaldiaren antolatzaileak abenduaren 11tik 19ra bitartean egingo dela iragarri dute.

Mendi Film Festibalan parte hartzeko imprimakia euren webgunetik jeitsi daiteke eta filmak aurkezteko azken eguna urriaren 15a izango da. Aurtengo sari nagusia 2.500 eurotakoa izango da eta 8.000 euro banatuko dira guztira:

  • Film onena. Garaikurra eta 2.500 euro
  • Mendiko film onenari saria. Garaikurra eta 1.200 euro
  • Muturreko mendi-kirol film onenari saria. Garaikurra eta 1.000 euro
  • Mendia, Ingurumena-ekologia saria. Garaikurra eta 1.000 euro
  • Euskarazko film onenari saria. Garaikurra eta 800 euro
  • Epaimahaiaren saria. Garaikurra eta 1.000 euro
  • Ikastetxeetako laburmetraiarik onena (Euskal Autonomi Erkidegoko ikastetxeak). Garaikurra eta 300 euro
  • Ikus-entzulegoaren saria. Garaikurra.

Gainera, zinemaldiaren inguruan, interesgarriak diren beste ekintza batzuk egingo dira: Argazki erakusketak edota  mahainguruak, adibidez.

Informazio guztia | Gasteizko Mendi Zinemaldia

Erlazionatutako sarrerak

Distantzia Luzeko Espainiako Triatloi Txapelketa

Datorren  Igandean, uztailak 12, Distantzia Luzeko Espainiako Triatloi Txapelketa egingo da Gasteizen.  Estatu mailan benetako garrantzia duen hitzordu honetan 500 triatleta inguru parte hartuko dute eta txapelketa goizeko 8:00etatik aurrera izango da.

Hona hemen Distantzia Luzeko Espainiako Triatloi Txapelketaren zirkuitoaren xehetasunak:

  • Igeriketa proba: Landako Parke Probintzialean, bi buelta 2.000 metro dituen hiruki formako ibilbide bati. Lehenengo buelta bukatzean, bigarrena hasi ahal izateko, 20 metroko distantzia bete beharko da uretatik kanpo. (4.000 metro guztira)
  • Bizikleta: 120 km dituen ibilbide laua bigarren mailako errepiedeetatik. Landako Parkean emango zaio hasiera zirkuitoari. Zirkuitoa trafikoari irekita egongo da eta beraz, zirkulazio arauak errespetatu beharko dira. Gurpila jarraitzea debekatuta dago.
  • Korrika lasterketa: 10 km-ko ibilbidea Salburuako Parkeko bideetan zehar (%50 harri xehe eta %50 asfaltoa). Buesa Arenatik irtetzean zirkuitoa Salburuako Parkean barneratuko da. Parke barruan putzuari buelta osoa emango dio berriz irtetzeko eta hortik Buesa Arenaraino berriz. Ibilbide hau hirutan egin beharko dute korrikalariek, boxeetatik pasatzen. Salburua ingurune babestua da.

Datorren urtean, Gasteizek Europako Triatloi Txapelketa hartuko du.

Iturria | Triatlon Vitoria

Erlazionatutako sarrerak

Donosti Cup

Uztailaren 5etik 11ra bitartean, Donosti Cip eta Gasteiz Cup oinarri-futboleko txapelketak ospatuko dira Donostian eta Gasteizen. Aurtengo Donosti Cup-a, txapelketaren 18. edizioa da eta mundu osoko 258 talde izango dira honetan parte hartzeko. Talde hauek zazpi mailetan banatuko dira mutilentzat eta laun mailetan neskentzat eta hamabi zelaietan jokatuko dituzte partiduak.

Aurtengo Gasteiz Cup-a berriz, txapelketaren XIV. edizioa izango eta honetan 130 talde baino gehiago hartuko dute parte. Txapelketa 9 mailetan banatuko da mutilentzat eta 3 neskentzat, eta partidu guztiak Gasteizko belar natural eta artifizialeko 10 zelaietna jokatuko da.

Informazio guztia | Donosti Cup | Gasteiz Cup

Erlazionatutako sarrerak

Gasteiz-Estibaliz Herri Lasterketa

Apirilaren 26an, Igandea,  Gasteiz-Estibaliz Herri Lasterketaren 24. edizioa egingo da goizeko 10:30etatik aurrera. Lasterketa Armentia San Prudentzioren estatuatik hasiko da eta 15 kilometroko ibilbidea egin ondore Estibaliz Santutegian amaituko da.

Ibilbidearen lehenengo 5 kilometroak asfaltotik izango dira eta geratzen diren beste 10 kilometroak zapaldutako lur bideetatik igaroko dira. Honetan parte hartzeko izen emateak, Apirilaren 22rarte egin daiteke eta lasterketako emaitzak manueliradier.com webgunean azalduko dira.

Informazio guztia | manueliradier.com

Erlazionatutako sarrerak

Araba Rugby Cup 09 - Nazioarteko Rugby Eskolen Topaketa

Datorren asteburuan, Apirilaren 25tik 26ra, Araba Rugby Cup 09 egingo da Gasteizen. Nazioarteko Rugby Eskolen Topaketaren lehen edizioa da aurtengoa eta honetan Euskal Herriko, zein estatuko eta estatutiko kapon datozen rugby taldeak parte hartuko dute. Hona hemen Araba Rugby Cup 09an parte hartuko duten rugby taldeen izenak:

  • Arrasate R.T
  • Bera-Bera R.T
  • Bilbao R.T
  • El Salvador R.C
  • Escola de Rugby Do G.D.S de Cascais
  • Gaztedi R.T
  • Hernani R.T
  • La Única R.T
  • Ordizia R.T
  • Saint-Palais / Sauveterre
  • VRAC Valladolid

Larubatean goizeko 10:00etatik aurrera egingo diren partiduak Olaranbe eta Gamarrako Udal instalazioaetan izango dira eta Igandean berriz, Lakua eta Gamarrako udal instalazioak.

Informazio gehiago | arabarugbycup.blogspot.com

Erlazionatutako sarrerak