Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 520

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 535

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 542

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 578

Deprecated: Function set_magic_quotes_runtime() is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 18
Gasteiz . Kirola - Part 4
Etiketak: Gasteiz

Nazioarteko Martin Fiz Maratoia

Maiatzaren 10an, Nazioarteko Martín Fiz Maratoiaren zazpigarren edizioa egingo da Gasteizko hirian. Irteera Olagibel kaletik egingo da (korreos eraikinetik) goizeko 9:30etatik aurrera eta helmuga Dato Kalen izango da (Espainiako Plazan).

Maratoian parte hartzeko izen ematea zabalik dago eta Maitzaren 2an itxiko da kuota ordaintzeko epea; Apirilaren 17arte 30 eurotako prezioa izango du eta Maiatzaren 18tik 2ra bitartean 40 eurotako prezioa.

Gainera, nazioarteko maratoia dela eta, egun berean 10 kilometroko Herri Lasterketa (9:30etan)eta aurrentzat zuzendutako 1,1 kilometroko Maratoi Txikia egingo da (10:30etan).

Informazio guztia | Maratonmartinfiz.com

Erlazionatutako sarrerak

Boulder Liga, 2002an hazi zen Gasteizko boulder zentroen ekimen bezala Boulderreko eskalada sustatzeko. 2009ko Boulder zirkuitoaren datak hauek dira:

  • Urtarrilak 31 - Estadio Vitoria-Gasteiz
  • Otsailak 14 - Gimnasio K2 Vitoria-Gasteiz
  • Otsailak 28 - Amurrio Pol. Bañueta
  • Martxoak 14 - Hegoalde Vitoria-Gasteiz

Lehiaketak larunbat goizetan izango dira, 10:00etatik aurrera eta parte hartzeko, aurrez eman behar da izena 8 euroren truke Boulder ligaren webgunean. 2009ko Boulder Ligak sei lehiaketa kategoria ditu: emakumezkoen herrikoia, gizonezkoen herrikoia, emakumezkoen elitekoa, gizonezkoen elitekoa eta 18 urtez beherako gizonez eta 18 urtez beherako emakumezkoena.

Iturria | Euskal Mendi Federazioa

Erlazionatutako sarrerak

Urtarrilak 23rarte Goi mendiari buruzko jardunaldiak egingo dira Gasteizko Estadio Aretoan et Vital Kutxa Fundazioaren Aretoan. Jardunaldi hauen 13. edizioan, ospe handiko lau mendizale parte hartuko dute: Juan Vallejo, Rufo Ganuza, Alberto Zerain eta Carlos Soria.

Gainera, Goi mendiari buruzko ekitaldi honetan jardunaldi teknikoak (estadio aretoan) eta film-emanaldiak (vital kutxa aretoan) nahastuko dira eskaintza erakargarria osatzeko. Jardunaldi teknikoa k 18.15etan izango dira eta zinema emanaldiak 20.15etan, dena doan!


Iturria |
Euskadi.net

Erlazionatutako sarrerak

Pasa den asteartean, Nazioarteko Mendi Zinemaldiaren lehenengo edizioa amaitu zen Gasteizen eta zortzi egunetan zehar 3.600 ikuslek jarraitu zuten emanaldiak. Zinemaldia Artium Museoan eta Europa Biltzar-jauregian izan zen eta munduko leku ezberdinetako 20 lan baino gehiago aukeztu ziren.

Lan guzti hauetatik, hauek izan ziren mendi zinemaldiaren lehenengo edizioaren irabazleak:

Filmerik onena:

  • Ritmo latino en la cara oeste
  • Argentina 2007.
  • Zuzendaria: Ramiro Calvo
  • Ekoizpena: Old Fox Producciones.

Gizakia eta naturaren arteko oreka hoberen isladatzen duen flima:

  • Tracce.
  • Italia 2007.
  • Zuzendaria:Marco Preti.
  • Ekoizpena: Marco Preti.

Taldeko lanaren baloreak hoberen isladatzen duen filma:

  • Sinfonia del Jannu.
  • Rusia 2004.
  • Zuzendaria: Andrei Pavlenko.
  • Ekoizpena: Ivan Samoylenko.

Zorionak irabazle guztiei eta Mendi zinemaldiaren antolatzailei!

Iturria | Nazioarteko Mendi Zinemaldiaren webgunea

Erlazionatutako sarrerak

Abenduaren 15etik 23ra Nazioarteko Mendi Zinemaldiaren lehenengo edizioa egingo dute Gasteizen. Zinemaldian 20 lan baino gehiago aurkeztuko dira eta Europa biltzar-jauregian eta Artium Museoan izando dira emanaldiak.

Lehenengo edizioko egitarauan mendiarekin, abenturarekin eta muturreko kirolekin lotura duten jarduerak azertuko dira eta Euskadin, Mexikon, Italian, Belgikan, Alemanian, Errusian, Frantzian eta Argentinan ekoiztutako lanak ikusteko aukera izango dugu.

Gainera, proiekzioen hasieran Pou anaiak, Patxi Usobiaga, Anatoly Moshnikov, Alberto Zerain, Dave Brown eta Paul Diffley, Juan Vallejo, Xabier Alzola, Eneko Etxebarrieta eta Miyuko Okabe eta Irati Anda izango dira beraien esperientziak ikusleekin partekatzeko.

Informazio gehiago |
Euskadi.net

Erlazionatutako sarrerak