Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 520

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 535

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 542

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 578

Deprecated: Function set_magic_quotes_runtime() is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 18
Gernika . Kirola
Etiketak: Gernika

Arratzu Urdaibai Mendi Lasterketa

Datorrren larunbatean, Maiatzak 2, Arratzu Urdaibai Mendi Lasterketaren lehenengo edizioa egingo da Gernika ondoan kokatutako Arratzuko bizkaitar herrian. Lasterketaren hasiera Arratzuko Udaletxetik izango da goizeko 9:30etan eta honetan parte hartuko duten kirolariek 30 kilometroko ibilbidea egin beharko dute.

Mendi lasterketa, Arratzu inguratzen duen mendietatik eta Urdaibaiko Biosferaren erreserbako mendi garrantzitsuenetatik igaroko da eta parte hartuko duten mendizaleek honako mailetan banatuko dira:

Gizonezkoen mailan:

  • Absolutoak: 18 urte baino gehiagokoak
  • Beteranoak: 45tik gorakoak
  • 23 urte azpitik (1986-1992 urteetan jaioak, biak barne; beti ere 15km-ko lasterketan)

Emakumezkoen mailan:

  • Absolutoak: 18 urte baino gehiagokoak
  • Beteranoak: 40tik gorakoak
  • 23 urte azpitik (1986-1992 urteetan jaioak, biak barne; beti ere 15km-ko lasterketan)

Arratzu Urdaibai Mendi Lasterketaren lehenengo edizioan, gehienez 350 korrikalari parte hartu ahal izango dute eta izena emateko epea Apirilaren 30ean itxiko da. Izena-ematea arratzu-urdaibai.com webgunean, telefonoz (600 866 599) edota e-postaz (info@arratzu-urdaibai.com) egin daiteke.

Informazio guztia | Arratzu-Urdaibai

Erlazionatutako sarrerak

Gernikako Hiria Nazioarteko XIV. Sprint Duatloia

Datorren larunbatean, Apirilak 18, Gernikako Hiria Nazioarteko XIV. Sprint Duatloia egingo da Bizkaiko udalerri honetan. Gernikako Urdaitri talde lokalak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatutatako froga honetan parte hartuko duten kirolariak, 5 kilometroko ibilaldia egin beharko dute oinezko lasterketan, 24 kilometro bizikletan eta amaitzeko beste 2,5 kilometro oinezko lasterketan.

Froga hau Euskal Herriko duatloi zirkuitoari dagokionez zortzigarren proba puntuagarria da eta Gernika eta Urdaibaiko biosfera erreserba izango du eszenatoki moduan. Emakumezkoen lasterketa arratsaldeko 16:00etan hasiko da eta Gizonezkoen irteera berriz, arratsaldeko 16:30tan.

Informazio guztia | Asfedebi

Erlazionatutako sarrerak