Igande honetan, Urriak 18, Donostiako Oinezko Herri Lasterketaren XIII. edizioa ospatuko da. Irteera Madrid hiribidetik egingo da goizeko 10:00etatik aurrera, helmuga Anoetako estadioa izanik, eta 15 kilometroko ibilbideak hiriko txokorik adierazgarrienak ikusteko parada emango ditu.
Gipuzkoako Atletismo Federakuntzak antolatuta, Korrikalariez gain, gurpil-aulkian nahiz lerrokako patinetan doazen lagunek ere hartu ahalko dute parte proban. Gutxienez 16 urte dituzten atletek (federatu nahiz ez-federatuak) eman dezakete izena, eta bost kilometroro anoa-postuak jarriko dituzte.
Iturria | 15kmsansebastian.com
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:
