
Gasteizek Martin Fiz atletaren omenezko maratoia hartuko du zortzigarren urtez datorren igandean, maiatzak 9. Olagibel kalean hasi eta Eduardo Dato kalean amaituko da lasterketa, eta korrikalariek 18 urtetik gorakoak izan beharko dute. Lehendabiziko hamar kilometroetan parte-hartzaileak erdigunetik igaroko dira, eta Gasteiz hiribidea atzean utzitakoan, hegoalderantz abiatuko dira. Bertan, zirkuitu bati bi buelta eman beharko dizkiote. Ohi legez, hainbat anoa-postu jarriko dituzte bidean.
Halaber, maratoiarekin batera 10 kilometroko herri-lasterketa (Olagibel kalean ere hasiko da) eta maratoi txikia antolatu dituzte. Azken horretan 12 urtera arteko umeek hartu ahalko dute parte, eta ibilbidea 1.100 metrokoa izango da. Aurreko egunean, hilaren 8an, Umeentzako Olinpiadak egingo dituzte Boulevard merkataritza-gunean. Guztira 2.000 lagun baino gehiagok parte hartzea espero dute antolatzaileek.
Hori gutxi balitz, bestelako jarduerak ere antolatu dituzte aurtengoan, tartean, Gasteiz ezagutzeko doako bisitaldi gidatua. Txango berezian parte hartzen dutenek Santa Maria katedrala eta Bibat eta Artium museoak ikusteko aukera izango dute.
Informazio guztia | Maratonmartinfiz.com
Erlazionatutako sarrerak

Datorren larunbatean, Martxoak 13an, Txingudi Hiria Herri Lasterketaren zazpigarren edizioa egingo da Hendaiako udalerrian. Froga hau arratsaldeko 16:30etan hasiko da eta kirolariek 12,5 kilometroko ibilbideari ekin beharko diote.
Lasterketa, Bidasoa Atletiko Taldearen antolakuntzarekin egiten da eta Hendaia, Irundik eta Hondarribiatik igarotzen da. Izena emateko kuota 10 eurotako prezioa izango du aurretik ordaintzen bada eta 15 eurotako prezioa egunean bertan ordainduz gero. Herri lasterketa honetan parte hartzeko asmoa baduzue, hona hemen izena emateko lekuak:
- Irun: Base Leire Sport // Olamusu Kirolak
- Hendaia: Office de Tourisme
- Donostia: Apalategui Kirolak / Laister Kirolak / Robers
- Zarautz: Nere Sport
- Tolosa: Shanti Kirolak
- Ordizia: Base Vicuña Sport
- Beasain: Base Vicuña Sport
- Bilbao: Bikila Kirola - Fernández del Campo kalea, 15
- Iruinea: Zariquiegui Kirolak – Kale Nagusia, 25 // Atanasio Echarri Esparza - Estafeta
- Baiona: Peytavin Sport
- Maule: Roman Sport - 27 Rue Victor Hugo
- Donibane Garazi: Maya Sport 18 Avenue du Jai Alai
Iturria | Atletismobat
Erlazionatutako sarrerak

Otsailaren 27an egingo dute Zumaiako Herri Lasterketa. Iaz zilarrezko ezteiak ospatu ondoren, berrikuntzaz beteta dator aurtengoan. Hori horrela, aurreko edizioetako ibilbidea aldatu egin da: Gernika parkean hasi eta amaituko da, eta atletek bi buelta eman beharko dizkiote hiri barruko zirkuitu bati. Ibilbidea, xehetasun osoz, Lubaki kiroldegian kontsultatu ahalko da; orain arte, bertan egiten zuten lasterketa. Parte-hartzaileak 17:00etan irtengo dira, eta gaztetxoentzako lasterketa, aldiz, ordu bat lehenago hasiko da.
Aipatzekoa da, halaber, asteburu horretan Zumaiak beste hainbat jarduera hartuko dituela. Larunbatean bertan txirrindularitza lasterketa prestatu dute eta azoka txikia egongo da. Hurrengo egunean, Urolako itsasadarra Gipuzkoako Piraguismo Txapelketaren agertoki izango da.
Erlazionatutako sarrerak

Otsailaren 28an, igandea, Arrigorriagako Herri Krosaren XI. edizioa egingo da Bilbotik gertu dagoen bizkaitar udalerrian. Honetan parte hartzeko ez da ezer ordaindu behar, baina izen ematea Arrigorriagako Udal Kiroldegian egin behar da (946711021).
Lasterketa goizeko 12:00etan hasiko da eta kirolariek hurrengoko mailetan parte hartzeko aukera izango dute:
- Txiki A - 500m. (11:00etan)
- Txiki B - 1000m. (11:15etan)
- Txiki C - 1500m. (11:15etan)
- Laburra - 4800m. (12.00etan)
- Klasikoa - 11.650m.(12.00etan)
Iturria | Urbikotriatlon.com
Erlazionatutako sarrerak

Datorren igandean, urtarrilak 31, Idiazabalgo Herri Krosaren XXX. edizioa ospatuko da gipuzkoar udalerri honetan. Goizeko 11:00etatik aurrera, lasterketak era honetan izango dira:
- NESKA BENJAMINAK - 600 m.
- MUTIL BENJAMINAK - 600 m.
- NESKA ALEBINAK - 1100 m.
- MUTIL ALEBINAK - 1100 m.
- NESKA INFANTILAK - 1600 m.
- MUTIL INFANTILAK - 1600 m.
- Eguerdiko 12etan, lasterketa bakarra izango da:
- NESKA eta MUTIL KADETEAK - 3.511 m.
- HELDUAK eta BETERANOAK, EMAKUMEZKOAK eta GIZONEZKOAK - 10.182 m.
Lasterketa bukatzen duten, kadete, heldu eta beteranoek, diplomaz gain, hainbat oparien zozketan sartuko dira. Herri Krosan parte hartzeko epea urtarrilaren 29ra arte egongo da zabalik eta ordaindu beharko den kuota 5 eurotako izango da.
Erlazionatutako sarrerak