
Urtero bezala, abenduaren 31n San Silvestre lasterketak egingo dituzte Euskadiko hainbat udalerritan. Horietan guztietan jai-giroa izango da nagusi, lehia kutsua guztiz baztertu gabe.
GIPUZKOA
BIZKAIA
ARABA
Gure zerrendan dauden beste San Silvestre lasterketen berri duzue?
Erlazionatutako sarrerak

2009ko Abenduaren 27an, Areeta-Bilbo Herri Maratoiaren XV. edizioa egingo da. Irteera Areetako Eduardo Coste kaletik egingo da goizeko 10:30etan eta honetan parte hartzen duten kirolariek 11.836 metroko ibilbideari ekin beharko diote.
Herri Maratoi honen helmuga Bilboko Uribitarte pasealekuan izango da, udaletxearen parean, eta izena emateko ordaindu beharko den kuota 10 eurotakoa izango da abenduaren 26ra arte eta 15 eurotakoa lasterketan bertan ordaintzen bada.
Informazio guztia | Club bhm
Erlazionatutako sarrerak

Igande honetan, azaroak 8, Behobia - San Sebastian lasterketaren edizio berri ospatu da eta aurten, Rafa Iglesiasek izan da froga ospetsu honen irabazlea. Salamancako Rafa Iglesiasek, egungo Espainiako maratoi txapelduna, 1:01:16ko denbora egin du eta Chema Martinezek, guztien artean faboritoa zena, bigarren postuan ageri da 1:02:46ko denborarekin.
Hirugarren postuan Marc Roig katalanak lortu du eta aurreneko euskal atleta, Martin Fiz (bosgarren). Zaleei eskainita zegoen aurtengo edizioa, baina eguraldi kaskarra izan da protagonista nagusia, dudarik gabe. 14.944 atletak hartu dute parte.
Hona hemen sailkapen finala:
- Rafael Iglesias 1h01:16
- Chema MartÃnez 1h02:46
- Marc Roig 1h04:18
- Luis del Aguila 1h04:43
- José Luis Capitán 1h04:47
- MartÃn Fiz 1h04:47
- Asier Cuevas 1h04:55
- Francisco Santos Rey 1h05:22
- David MartÃn 1h06:44
- Pablo vela 1h06:51
Argazkia | Gorka Estrada
Erlazionatutako sarrerak

Azaroaren 15ean, igandea, Bilboko Herri Krosaren XXII. edizioa ospatuko da bizkaitar hiriburuan. Irteera Bilboko Kale Nagustitik egingo da (BBKren egoitzatik) goizeko 11etan eta helmuga leku berdinean izango da. Honetan parte hartzen duten kirolariek Bilboko kaleak zeharkatzen dituen 10 kilometroko ibilbideari ekin beharko diote eta guztira 6.500/7.500 korrikalari espero dira.
Hona hemen Bilboko Herri Krosaren ibilbidea:
IRTEERA Gran VÃa 30/32 BBK - Plaza Circular - Buenos Aires - Udaletxea - Vda. de Epalza - Arenal - Navarra - Plaza Circular - Hurtado de Amezaga - Plaza Zabálburu - AutonomÃa - Avda. del Ferrocarril - Sabino Arana - Sagrado Corazón - Gran VÃa - Máximo Aguirre - Plaza Euskadi - Puente de Deusto - Lehendakari Aguirre (carril izquierdo) - Sarriko (giro) - Lehendakari Aguirre - Puente de Deusto - Alameda Mazarredo - Lersundi - Cosme Echevarrieta - Alameda Mazarredo –Gran VÃa 30/32 BBK HELMUGA
Bilboko Heri Krosean parte hartu ahal izateko, 5 eurotako kuota ordaindu beharko da (4 eurotakoa BBK26 txartelaz ordainduz gero) hurrengoko lekuetan:
- BILBO - BBKren Kultur Aretoa, Elkano kalea, 22
- GETXO - BBK Algorta, Torrene kalea, 10
- LEIOAKO UNIBERTSITATEA - BBK Eraikin nagusia (Liburutegiaren ondoan)
- BARAKALDO - BBK, Herriko Plaza, 5
- SANTURTZI - BBK, Murrieta hiribidea, 8
- DURANGO - BBK, Zumalacarregui, 20
Informazio guztia | Herrikrosabbk.com
Erlazionatutako sarrerak

Azaroaren 8an, igandea, Behobia - San Sebastian lasterketaren edizio berria ospatuko da. 20 kilometroko ibilbidea duen frogaren irteera Behobiatik (Irungo nazioarteko zubitik) egingo da goizeko 10:25etatik aurrera, gurpildun aulkietan doazenentzat, eta 11:00etatik aurrera oinezko kirolarientzat.
Lasterketa hau Fortuna Kirol Elkartearen laguntzaz antolatuko da eta izena emateko kuota 28 eurotako prezioa izango du. Honetan parte hartzen dutenek, 5 kategoria desberdinetan sailkatuko dira: Junior, Promesak, Seniorrak, beteranoak eta Ezinduak.
Iturria | Behobia-Sansebastian
Erlazionatutako sarrerak