
Irailak 20an, igandea, Alzheimeren Aldeko Egun Mundialaren I. Herri Martxa ospatuko da Bilbon. Martxa Uribitarteko etorbidetik hasiko da goizeko 11:00etatik aurrera eta 7500 metrotako ibilaldia izango du.
Honetan parte hartzeko ez da kuotarik ordaindu beharko eta izena emateko azken eguna Irailaren 19an izango da. Alzheimeren Aldeko Egun Mundialaren I. Herri Martxa Guggenheim museotik, Euskalduna Jauregitik, Doña Kasilda parketik eta Bilboko Arte Eder museotik igaroko da, beraz, honetan parte hartzen dutenek primerako eszenatokia izango dute.
Iturria | Club bhm
Erlazionatutako sarrerak

Abuztuaren 9an, Eretza igoeraren II. edizioa egingo da. Lasterketa herrikoi honen irteera goizeko 11:00etan egingo da Sodupeko Herriko Plazatik eta antolakuntza lanetan Sodupeko Ostruka Korrikalariak taldea, Gallarraga mendi taldea eta Sodupeko Jai batzordea harituko dira.
Eretza Igoeraren lasterketan parte hartzen dutenek, 14,4 kilometroko ibilbideari ekin beharko diote, eta lehenengo eta azken kilometroa asfaltotik izango dira; gainontzeko guztiak, ordea, pistatik edo mendietatik. Hauek dira parte hartzeko kategoria ezberdinak:
SENIORRA:
- EMAKUMEAK: 18-39 urte bitartean.
- GIZONAK: 18-44 urte bitartean.
BETERANOAK:
- EMAKUMEAK: 40 urtetik aurrera.
- GIZONAK: 45 urtetik aurrera.
Lasterketan izena emateko, posta elektroniko bat bidali beharko da hurrengo helbidera: ostruka.sodupe@gmail.com. Posta elektroniko horretan hurrengo datuak zehaztu beharko dira: izen-deiturak, jaiotze data eta herria. Izena emateko epea abuztuaren 3an itxiko da eta ordaindu beharko den kuota 10 eurotako izango da.
Iturria | Bizkaiko Mendizale Federazioa
Erlazionatutako sarrerak

Maiatzak 24an, Doña Casilda Parkearen Lasterketaren bederatzigarren edizioa egingo da Bizkaiko hiriburuan. Irteera goizeko 11:00etan Bilboko Arte Eder Museotik izango da eta lasterketa bi mailetan banatuko da:
- Helduak: 6.000/10.000 metroko ibilbidea.
- Haurrak: 2.000 metroko ibilbidea
Frogaren inskribapen kuota 6 eurotakoa izango da helduentzat (10 frogaren egunean ordaintzen bada) eta 3 eurotako haurrentzat.
Iturria | Club bhm
Erlazionatutako sarrerak

Apirilaren 26an, Igandea, Gasteiz-Estibaliz Herri Lasterketaren 24. edizioa egingo da goizeko 10:30etatik aurrera. Lasterketa Armentia San Prudentzioren estatuatik hasiko da eta 15 kilometroko ibilbidea egin ondore Estibaliz Santutegian amaituko da.
Ibilbidearen lehenengo 5 kilometroak asfaltotik izango dira eta geratzen diren beste 10 kilometroak zapaldutako lur bideetatik igaroko dira. Honetan parte hartzeko izen emateak, Apirilaren 22rarte egin daiteke eta lasterketako emaitzak manueliradier.com webgunean azalduko dira.
Informazio guztia | manueliradier.com
Erlazionatutako sarrerak

Maiatzaren 10an, Nazioarteko MartÃn Fiz Maratoiaren zazpigarren edizioa egingo da Gasteizko hirian. Irteera Olagibel kaletik egingo da (korreos eraikinetik) goizeko 9:30etatik aurrera eta helmuga Dato Kalen izango da (Espainiako Plazan).
Maratoian parte hartzeko izen ematea zabalik dago eta Maitzaren 2an itxiko da kuota ordaintzeko epea; Apirilaren 17arte 30 eurotako prezioa izango du eta Maiatzaren 18tik 2ra bitartean 40 eurotako prezioa.
Gainera, nazioarteko maratoia dela eta, egun berean 10 kilometroko Herri Lasterketa (9:30etan)eta aurrentzat zuzendutako 1,1 kilometroko Maratoi Txikia egingo da (10:30etan).
Informazio guztia | Maratonmartinfiz.com
Erlazionatutako sarrerak