
Datorren Igandean, Apirilak 19, Bilbao Hiriaren XXVI edizioa egingo da Bizkaitar hiriburuan. Lasterketa honetan parte hartuko duten korrikalariek maila berdinean lehiatuko dute, baina lau luzeera ezberdinetako lasterketak egongo dira: 11.200m, 8.400m, 5.600m eta 2.800m.
Izena emateko kuota 6 eurotako prezio izango du, 10 eurotako prezioa lasterketan bertan ordaintzen bada, eta pertsonalki ordaindu daiteke BHMko bulegoetan, telefonoz (944 236 575) edo e-mail bidez (bhm@clubbhm.com). Izena emateko epea Apirilak 18an itxiko da.
Bilbao Hiria lasterketa goizeko 09.00etan hasiko da Txurdinagako Europa Parketik.
Informazio gehiago | BHM
Erlazionatutako sarrerak

Datorren Igandean, Apirilak 5, Zuiako V. Herri Lasterketa egingo da Arabako Murgia udalerrian. Lasterketa goizeko 11.30etan hasiko da eta 6.700 m. ibilbidea egin beharko dute honetan parte hartuko duten korrikalariek.
Arabako herri lasterketen zirkuito barruan dagoen froga honetan parte hartzeko 2 eurotako inskripzioa ordaindu behar da Zuiako Udaletxean
Erlazionatutako sarrerak

Datorren hilabeteko lehenego Igandean, Apirilak 5an, Ollargan Parke lasterketa herrikoiaren XI. edizioa egingo da goizeko 11.00etatik aurrera. Lasterketa D.Felix Alonso enparantzan hasiko da eta korrikalarien prestakuntzaren arabera, froga ezberdinak egongo dira:
- Umeentzako lasterketa: 2.442m – Parkeari buelta bat.
- Helduentzako lasterketa:
- 4884m –2 buelta.
- 9768m – 4 buelta.
- 14.652 – 6 buelta.
Lasterketa honetan parte hartzeko prezioa hauxe da:
- Umeak – 3 euro.
- Helduak – 6 euro. (10 euro lasterketa egunean izena ematen bada).
- EHUko ikasleak doan.
- Ordutegia: Goizeko 10.00etatik – 14.00etara eta arratsaldeko 16.00etatik – 20.00etara.
Informazio gehiago | Clubbhm.com
Erlazionatutako sarrerak

Martxoak 15 (Igandea), Sopelanako Herri Lasterketaren zazpigarren edizioa egingo da herriaren Udalaren eta Euskadiko Kutxaren babesarekin. Goizeko 10:30etatik aurrera, Sopelanako kaleak zeharkatuko ditu 8.300 metrotako luzeera duen lasterketa hau eta hasiera eta helmuga Sabino Arana kalean egongo dira.
Lasterketan parte hartzeko izena ematea Udaletxeko Hall Kulturalean egin daiteke, 18:00etatik 20:00etara, 94.406.55.19 telefono zenbakian edo 94.676.70.15 fax zenbakian. Udaletxetik aparte, ondoko tokietan ere izena emateko aukera egongo da: Deportes Bikila, (Fernandez del Campo kalea, 15 Bilbo), Kantxa Kirol (Torrene, 4 Algorta) eta munarriat@hispavista.com helbide elektronikoan. Izena emateko epea martxoaren 12an amaituko da eta lasterketaren egun berean ez da izena emateko aukerarik.
Erlazionatutako sarrerak

Martxoaren 22an, Udaberriko VII. Lasterketa Donostiarrak ospatuko da Donostiako kaleetan zehar. 10 kilometrotako luzeera duen lasterketa hau goizeko 10.00etan hasiko da Ibaetako Kanpuseko irteeratik eta Donostiako ohiko leku askotik igaroko da: Kontxa pasealekua, Hiri gunea, Kursaala, Alde zaharra eta Antigua auzoa.
Udaberriko VII. lasterketa honetan parte hartzeko informazio guztia, Donostiarrak taldeko webgunean lortu dezakezue.
Erlazionatutako sarrerak