Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 520

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 535

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 542

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 578

Deprecated: Function set_magic_quotes_runtime() is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 18
Irujo . Kirola
Etiketak: Irujo

Pilota - Binakako Txapelketa

Atzo Pilotako Binakako Txapelketaren aurkezpena egin zen Donostiako Kursaalen eta hauek izango dira parte hartuko duten bikoteak:

ASPE

  • Irujo eta Beroiz
  • Xala eta Zubieta
  • Gonzalez eta Laskurain
  • Titin eta Pascual

ASEGARCE

  • Olaizola II eta Mendizabal II
  • Bengoetxea VI eta Beloki
  • Pablo Berasaluze eta Begino
  • Olaizola I eta Patxi Ruiz.

Lehenengo partidak Errege bezperan hasiko dira eta txapelketako berrikuntza bakarrak sake bakar bat izango dela eta kiroltasuna sarituko dela izango da. Azkenik, hona hemen aurreneko jardunaldiko partidak:

  • Olaizola II-Mendizabal II / Titin-Pascual
  • Irujo-Beroiz / Olaizola I-Patxi Ruiz
  • Berasaluze VIII-Begino / Gonzalez-Laskurain
  • Xala-Zubieta / Bengoetxea VI-Beloki

Iturria | Aspe

Erlazionatutako sarrerak

Masters BBK,

Datorren larunbatean, abenduak 26, BBK Masters txapelketaren azkeneko partida eta urteko azken pilota finala izango dugu ikusgai. Finale honetan Irujo eta Olaizola II nehurtuko dira eta atzo bertan material aukeraketa egin zen.

Juan Martinez de Irujo eta Aimar Olaizola, egungo pilotari onenetarikoak, 11 aldiz neurtu dira azken bost urtetan eta oraingoz Irujok sei eta Olaizolak bost partida irabazi dituzte besteak beste.

BBK Masters txapelketaren finala Euskadi Irratiak eta Radio Euskadik zuzenean eskainiko dute.

Erlazionatutako sarrerak

Masters BBK,

Abenduaren 11tik 26ra bitartean Masters BBK pilota torneoaren hirugarren edizioa ospatuko da. Urteko azken pilota txapelketa honetan sei pilotari izango ditugu lehian eta irabazleak 18.000 euroko saria eramango du etxera. Atariko kanporaketa Patxi Ruizek eta Beginok abenduaren 7an Tolosan jokatuko dute. Hortik aurrera, hauxe izango da Masters BBK txapelketaren egutegia:

  • Abenduak 11 - Biarritz  - Gonzalez + [Patxi Ruiz/Begino] kanporaketako irabazlea
  • Abenduak 12 - Labrit -  Xala+ Oinatz
  • Abenduak 19 - Olaizola II +  Labriteko irabazlea
  • Abenduak 20 - Irujo +  Biarritzeko irabazlea
  • Abenduak 26 - Finala

Iturria | Asegarce

Erlazionatutako sarrerak

Atano Frontoia

Abenduaren 8an Atanon jokatuko den Lau t’erdiko finalerako sarrerak agortuta daude iada, Asperen webgunean iragarri den arabera.

Goizeko 10:00etan Aspek salgai jarritako 100 sarrera inguru azkar baino gehiago agortu dira eta pertsona bakoitzak lau sarrera erosteko eskubidea izan du. Beraz, garezti egongo dira Irujo eta Gonzalez-en arteko partida ikusteko sarrera “alternatiboak”.

Erlazionatutako sarrerak

Pilota - Lau t'erdiko txapelketako partidak eta kanporaketak

Lau t’erdiko finalerdietako ligaxkako azken partidan Irujok Titin III. aurka jokatu eta garaipena lortu zuen 22-11ko emaitzarekin Eibarko frontoian.

Astelena leporaino eta giro apartarekin aurkitu genuen eta kantxan Irujorik onena agertu zen. Iberokoak abiadura ikaragarrian jokatu zuen errioxarra itoaz eta garaipen argia seguru zuenean huts nabarmenak egiten hasi zen Titini finalerako sailkatzeko aukera emanez.Azkenik, 22-11 emaitzarekin abenduaren 8ko finala Irujok eta Gonzalezek jokatuko dute.

Erlazionatutako sarrerak