Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 520

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 535

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 542

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 578

Deprecated: Function set_magic_quotes_runtime() is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 18
Javi Martinez . Kirola
Etiketak: Javi Martinez

llorenteAzken urteetako sufrimenduak ahaztu eta gutxik imajinatzen zuten denboraldi hasiera egiten ari da Athletic. 3 eta 2 nagusitu zaio gaur Ernesto Valverderen Vila-Realari Katedralean eta ligako sailkapeneko aurreneko postuei eutsi dio talde zurigorriak gaurko garaipenarekin. Hirutik hiru.

Ostegunean eskainitako ikuskizunari jarraipena eman dio gaur Athleticek San Mamesen. Markagailua ez da partiduaren benetako isla izan, Caparrosen mutilek uneoro eraman dutelako neurketaren erritmoa eta kontrola eta sufritzekotan, norgehiagokaren azken uneetan sufritu dutelako soilik.

Austriako Vienaren aurka egin bezala, joko ikusgarria egin du Athleticek gaurkoan. Jokoa soilik ez, golak ere bai. 10. minutuan Gabilondok abisua eman ostean, Llorentek buruz bidali du ate barrura David Lopezen erdiraketa hurrengo minutuan. Bikain berriz ere aurrelari nafarra. 1-0ekoa.

Vila-Reali asko kosta izan zaio jokoan sartzea. Aukera gutxi eman dio gainera Athleticek. Behin eta berriz ekin dio erasoari talde bilbotarrak. 14.ean, Gabilondoren burukada gutxigatik joan da kanpora. Eta ekitearen ekitez, 2 eta 0ekoa iritsi da 39.ean. David Lopezen erdiraketa bularrez jaitsi du Llorentek eta bere jaurtiketa, ezker zutoinetik gertu, ezin izan du Diego Lopezek gelditu. Atsedenaldiara joan aurretik, aldea handitu ahal izan du Athleticek, baina oraingoan bai, Vila-Realen atezainak geldiketa aparta egin du.

Bigarren zatian gauza gutxi aldatu dira. Jokoan, behintzat. Llorentek eta Toquerok partidua guztiz erabakita uzteko bi abagune izan dituzte, baina ez dute asmatu. Gehiegi barkatu dute zurigorriek eta damutzeko zorian izan dira. 48. minutuan Canik aldea murriztu du. Capdevilak egin du jokaldia ezker hegaletik, Joseba Llorentek buruz baloia utzi dio Zaragozakoari eta honek ezkerrarekin gola egin du.

Kolpearekin ez du behera egin Bilboko taldeak. Hirugarrenaren bila joan da gora. Aurrelari zurigorriek lan bikaina egin dute San Mamesen eta Llorentek ez ezik, Toquerok ere Diego Lopezen atea zulatzeko aukera izan du. Javi Martinez, ordeaz, izan da hirugarren golaren egilea bigarren zatiaren 13.ean. Gabilondok atera du kornerra eta bigarren zutoinean, nafarrak Diego Lopezen hutsa irteeran aprobetxatu du 3 eta 1ekoa egiteko.

Llorentek ez du gutxigatik hat-tricka lortu, eta ez da aukera faltagatik izan. 71. minutuan atezainaren aurrean ez du baloia sareetara bidaltzerik izan. Diego Lopezek eskua atera eta kornerrera bidali du baloia.

Caparrosek Javi Martinez kendu du min hartuta eta Yeste jarri du zelai erdian. Llorente goleatzailea ere atera eta Isaac Aketxe aurrelari gazteari eman dio lehen taldearekin debuta egiteko aukera.

Azken 10 minutuetan Ernesto Valverderen taldea suspertu egin da eta arrisku handia eraman du Iraizozen ate ingurura. 82.ean Piresen jaurtiketa areaz kanpotik gelditu du atezainak. Horretan asmatu bai, baina hurrengoan erabaki txarra hartu du Iraizozek. Cazorlaren falta jaurtiketan gaizki kokatu da eta Vila-Realeko jokalariak 3 eta 2koa erdietsi du.
Urduritasuna ageri da orduan San Mameseko harmailetan, baina lehoiek eutsi egin diote garaipenari. 9 puntutik 9 poltsikoratu ditu Athleticek.

Erlazionatutako sarrerak

yeste-gol2Athleticek urrezko garaipena eskuratu du gaur Mallorca 2-0 irabazita. Joko aldetik ezer gutxi erakutsi du Bilboko taldeak baina hiru puntuak ezinbestekoak ziren eta talderik eraginkorrenak irabazi du Katedralean. Yestek sartu du lehendabizikoa, Juradok markagailua berdindu eta Javi Martinezek garaipenaren gola egin du.

Partiduko 3. minutuan Yestek zurigorriak aurreratu ditu. Epaileak eskuak ikusi ditu Mallorcaren area barruan eta basauritarrak ez du hutsik egin. Ondo jarri zaizkio gauzak Athletici, baina markagailuan aurretik joanda ere, atzera egin du Caparrosen taldeak. Baloia utzi dio Mallorcari eta, zelai erdi oso ordenatuarekin, partiduaren erritmoa kontrolatu du. Aduriz izan da arriskurik handiena eraman duena Iraizozen ate ingurura, baina gaurkoan, ez da batere fin ibili Athleticeko aurrelari ohia. 27. minutuan Donostiarrak gutxigatik bidali du kanpora baloia. Beste aukera pare bat izan dituzte mallorcarrek atsedenaldia iritsi aurretik, baina Arangok eta Varelak ez dute asmatu.

Bigarren zatia hasi eta berehala, Manzanoren gizonek berdinketa lortzeko aukera izan dute baina Martiren jaurtiketa langatik gora joan da. Susto ederra hartu dute San Mameseko zaleek. Mallorca jaun eta jabe zen zelai erdian eta gainera ez zen defentsa zurigorriaren eguna. Eskerrak aurrelari mallorcarrak ez direla Athleticen hutsak aprobetxatzeko gai izan.

Adurizek buruz abisua eman du eta ekineanren ekinez, Mallorcak neurketa berdintzea lortu du. Zelai erdian zurigorriek galdu duten baloi baten ondoren, Arangok baloia eman dio Juradori eta honek jaurtiketa ederra atera du area ertzetik. Iraizozek ezin izan du ezer ez egin baloia desbideratzeko. 1-1ekoa.

Banakoarekin, Athleticek gorriak ikusi ditu baloia ukitzeko, baina futbolean edozer gerta liteke eta 1-2koa lortzetik, bilbotarrek garaipenaren gola egin dute. Iraolak Adurizen errematea atera du marratik bertatik eta kontraerasoan, Javi Martinezek sarera bidali du baloia. David Lopezek, eskuin hegaletik penalti puntuan jarri du baloia eta Iruñeako erdilariak

Lux gainditu du Athleticek bigarren zatian ate barruan egin duen jaurtiketa bakarrean.7 minutu falta ziren norgehiagoka amaitzeko eta Mallorcak ezin izan dio markagailuari buelta eman. Amaieran, 2-1 Athleticentzat. Arnasa hartu dute zurigorriek gaurko garaipenarekin baina jaitsiera postuak 5 puntura dituzte eta lan handia egin beharra dago Liga bukatu bitartean.

Erlazionatutako sarrerak

Athletic-ek urteko partidurik garrantsitzuena irabazi du Sevillaren kontra 3-0eko markagailuarekin eta talde bizkaitarra kopako finalera doa. Kopako finalean egongo den bigarren taldea Bartzelona eta Mallorca taldeen arteko kanporaketatik irtengo da eta partidu hau gaueko 22.00etan hasiko da.

Finalerdietako bigarren partidu honetako golegileak hauek izan dira:

  • Javi Martinez - 4. minutuan.
  • Llorente - 34. minutuan.
  • Toquero - 37. minutuan.

Athletic eta Bartzelonaren arteko finala…Kopa irabazteko primerako partidua ezta?

ZORIONAK ATHLETIC!!

Erlazionatutako sarrerak

Atheticek 3 puntuak lortu ditu gaur Valentzia 3-2 menderatuta eta azken jardunaldietako martxa bikainari eutsi dio San Mameseko zaleen gozamenerako. Aspaldi ez zen ikusten halako ikuskizunik Katedralean; izan ere, neurketaren erritmoa bizi-bizia izan da eta bi taldeek azken minutura arte borrokatu dute. Llorentek luzapenean sartutako penaltiari esker eskuratu dute zurigorriek garaipena.

Amaieran 3 puntuak lortu arren, partidua maldan gora jarri zaio Athletici hasiera-hasieratik. 2. minutuan Matak pase ederra sartu dio Villari eta asturiarrak ez du hutsik egin. Ezer gutxi egiteko aukera izan dute atzelari bilbotarrek.

Caparrosen mutilak ez dira kikildu eta gola bilatzeari ekin diote. Llorente eta Ion Velez bilatu dute etengabe Valentziaren area barruan eta defentsak gorriak ikusi ditu bi aurrelariak gelditzeko. Hegaletako jokalarien jokoa eteteko ere arazo handiak izan ditu Unai Emeryren taldeak. Berdinketa, hain zuzen, David Lopezek eskuin hegaletik egindako jokaldi baten ostean iritsi da. Errioxarraren erdiraketa Gabilondok bidali du sare barrura. Banakoa San Mamesen. Golarekin zurigorriak suspertu dira eta arrisku handia eraman dute etsairen areara. Dena den, Valentzia ez da atzean sartu eta berriz izan ditu margakagailuan aurrea hartzeko aukerak. Ez dute asmatu, behintzat 29. minutura arte. Ondo lotutako jokaldi baten bitartez 2-1ekoa egin dute Valentziakoek. Joaquinek lerro-artean sartu dio baloia Angulori eta asturiarraren erdiraketa Morientek sartu du.

Athleticen erantzuna atsedenaldira iristeko 3 minutu falta zirela heldu da. David Lopezek falta atera du eta Javi Martinezek buruz berdindu du berriz neurketa. Eta hurrengo minutuan Llorentek Athletic aurretik jartzeko aukera kanpora bota du.

2-2 joan dira aldageletara. Bigarren zatian partiduak ez du erritmorik galdu. Aukera anitz ikusi dira area batean eta bestean, eta Valentzia beste gol bat sartzeko zorian izan da aurreneko minutuetan. Joaquinek langara bidali du baloia 48.ean eta Matak kanpora minutu gutxira. Athleticen aldetik, Javi Martinezek, Llorentek eta David Lopezek izan dituzte abagunerik argienak.

Iraizozen lana ere erabakigarria izan da, baita estrategia-jokaldiak ere. Garaipenaren gola, hain zuzen, korner baten ondorioz heldu da. Iraolak penalti puntuan jarri du baloia, Javi Martinezek buruz utzi dio Llorenteri eta honek jaurtiketa egiterakoan Fernandesek besoa heldu dio. Aurrelari nafarra lurrera joan da eta epailea ez da okertu penaltia adierazita. Athleticeko pitxitxiak berak hartu du baloia eta barrura botata, garaipena eman dio talde zurigorriari.

Indarrez ekin dio Bilboko taldeak 2009. urteari eta jarraian 7 jardunaldi daramate lehoiek partidurik galdu gabe. Jaitsiera-postuak 11 puntura utzi dituzte dagoeneko Caparrosen gizonek. Arratsaldeko albiste txarra Athleticeko jokalariek ikusi dituzten txartel horiak izan da. Ociok eta Javi Mrtinezek bostgarrena ikusi dute eta ezin izango dute hurrengo neurketa jokatu.

Erlazionatutako sarrerak

Pasa den urtean gertatutako istiluak gogoan, Athleticek 0 eta 1 hartu du Betis mendean Ruiz de Lopera futbol zelaian. 3 puntu garrantzitsu eta denboraldiko lehen garaipena etxetik kanpo. Lasaitasunez aurre egingo dio Caparrosen taldeak gabonetako etenaldiari.

Iaz Armandori emandako “botilazoa” dela eta ez zen amaitu Betis eta Athleticen aurkako neurketa. Harmailetako giroa  ederra ez zela izango jakinda, oso kontzentratuta atera dira bilbotarrak eta aurreneko minutuetan gola egiteko aukera pare bat izan dituzte. Zelai erdian jaun eta jabe izan dira zurigorriak, Betisen Emana eta Mehmet Aurelio ez dutela jokatu aprobetxatuta. Baloi anitz moztu ditu Athleticek eta hori dela eta partiduaren erritmoa eraman du.

Hala ere, arazoak izan ditu Bilboko taldeak David Lopez eta Murillo lehen ordu erdian lesionatu dira eta. Susaetak hartu du erdilariaren lekua eskuin hegalean eta Etxeita gazteak atzelariarena.
32. minutuan iritsi da Betisen lehendabiziko abisua. Riverak pasea sartu dio Sergio Garciari area inguruan eta Amorebieta gainetik kendu ostean, jokalari katalanak kanpora bota du baloia. Gora joan da Sevillako taldea eta 10 minutu geroago Sergio Garciak berak ezin izan du Ocioren huts galanta baliatu gola egiteko.

Athleticen erantzuna berehala iritsi da. Yestek kornerra atera, Susaetak aldaratzea jaso eta bere zentrua Javi Martinezek errematatu du sare barrura. 0 eta 1 zurigorrien alde atsedenaldira joateko 4 minuturen faltan. Paco Chaparroren gizonek berdinketaren bila atera dira aldageletatik eta haiek izan dute bigarren zatiko lehen gol aukera. Xiscoren burukada, ordea, gora joan da.

Athleticek ez du kanpoan irabazteko aukera alferrik galdu nahi izan eta zelai erdiko nagusitasuna baliatu du arriskua eramateko Castoren ate ingurura. Jon Velezek jaurtiketa indatsua egin du eskuinaldetik 24. minutuan baina etxekoen atezaina fin ibili da. Korner horretan, hain zuzen, partiduko abagunerik argiena. Nahastea area barruan, baloia solte, baina ez Javi Martinezek ezta Etxeitak ere ezin izan dute gola egin. Ikusteko modukoa!

Bigarren zatiko azken minutuetan Betis jo eta ke aritu da golaren bila. Athletic atzean sartu da eta amaieran gorriak ikusi ditu markagailuari eusteko. Kostatu zaie zurigorriei partidua gelditzea, moteltzea, eta Iraizozek Pavoneri 41. minutuan egindako geldiketa bikainari esker lortu dute garaipena.

Bukaeran, 0 eta 1 Ruiz de Loperan eta gabonak pozik igaro ahal izango dituzte Athleticeko jokalariek: 12. lekuan eta jaitsiera postuetatik 6 puntuetara.

Erlazionatutako sarrerak