Hiru urte luzeren ostean, Erreala berriro ere Lehenengo Mailan ikusteko aukera izango dugu.
Hau dela eta, Donostialdean jada hurrengo urterako taldea prestatzen hasi dira.
Dirudienez aurtengo zenbait jokalarik ez dute hurrengo urtean taldean jarraituko; esaterako, Asier Riesgo, Sergio, Johnatan Estrada eta Songo’o. Baliteke Carlos Bueno eta Emilio Nsuek ere taldea uztea baina azken bi hauek oraindik dudan daude eta taldean jarraituko duten, baliteke batak dirutza eskatzea eta bestea Mallorkako jokalaria baita gaur egun.
Bestalde, Errealak zenbait jokalari ekarri nahi ditu taldea indatzeko asmoarekin, hala nola, Zubietan hazi ziren Joseba Llorente eta Jose Luis Barkero, nahiz eta azken honen fitxaketak zailtasun dexente izan. Donostiarrek ere, begi onez ikusiko luketen Eibarren jolasten izan den Paco Sutilen fitxaketa.
Erlazionatutako sarrerak



Atalak:
Etiketak:
