Larunbat honetan, Ekainak 30, Emakumeak Kirolean jardunaldien laugarren edizioa egigo da Mundakako udalerrian, Asfedebik eta Mundakako Udaletxeak antolatua.
Goizeko 10:00etatik aurrera, emakumeentzako kirolak protagonismoa hartuko du kostaldeko herrialdeko bost toki desberdinetan: Mundakako hondartzan, Atalaian, Polikiroldegian, frontoian eta Udaletxeko plazan. Bizkaiko Federeazioaren eskutik, zenbait kirol ekintza antolatu dira egun honetarako:
- Hondartza, Surf eta Bolei Hondartzako eszenatokia izango da. Txapelketa bat burutuko da kategorÃa desberdinetan, alevinetatik Seniorrera, kadeteraino 3×3 formatuan jokatuko da eta 2×2 formatuan jubenil eta senior kategorietan. Konpetizinoaren ordutegia 10:30etatik 13:30 izango da.
- Udaletxearen inguruan, Herri kirolak, Esku pilota eta esgrima ikusteko aukera izango dugu
- Polikiroldegian lehenengo aldiz parte hartzen duen eskubaloi kirola aurkituko dugu. Bizkaiko Federazioak Bizkaiko emakumezko talderik onenekin txapelketa bat antolatuko du.
Iturria | Asfedebi
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:
