Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 520

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 535

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 542

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 578

Deprecated: Function set_magic_quotes_runtime() is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 18
Kirolaren Euskal Eskola . Kirola
Etiketak: Kirolaren Euskal Eskola

Entrenatzaile ikastaroa

Kirolaren Euskal Eskolak lehen mailako entrenatzaile ikastaroa antolatu du Donostiako Kirol Etxean. Ikastaroa datorren urteko urtarrilaren 22tik martxoaren 13ra egingo da, ostiraletan eta larunbatetan. Izen-emate epea zabalik dago jada eta urtarrilaren 22an itxiko da. Parte-hartzaileak 16 urte baino zaharragoak izan beharko dira eta Bigarren Hezkuntzan graduatu titulua edo baliokidea izan beharko dute.

Taldeak gutxienez 15 ikasle izan beharko ditu, eta gehienez 35. Horietako bakoitzak 135 euro ordaindu beharko ditu; Kirolaren Euskal Eskolarekin hitzarmena duen erakundeetako kideek, berriz, 90 euro ordaindu beharko dituzte. Kirolaren Euskal Eskolak Getxoko Makaletako etorbidean duen bulegoan edo bere web gunean eman daiteke izena.

Ikastaroan oinarri biologikoak, jarrera eta ikaskuntza, kirol entrenamenduaren teoria eta praktika eta kirol antolakuntza eta legeria landuko dituzte. Entrenatzaile ikastaroko bloke komuna gainditzeko ezinbestekoa da asistentziaren %80a betetzea eta arlo bakoitzeko azterketa gainditzea. Lehen mailako entrenatzaile diploma eskuratu nahi duenak bloke komun hau, bloke espezifikoa eta praktikak gainditu beharko ditu.

Iturria | Kirolaeuskaraz

Ikastaro gehiago | Euskadi.net

Erlazionatutako sarrerak