
Bihar, Martxoak 19, Zestoako Kros Herrikoiaren XXI. edizioa egingo da goizeko 10.00etatik aurrera. Lehenengo lasterketak benjamin, alebin eta infantil mailakoak izango dira eta 11.30etan helduen txanda helduko da, 8.567 m. luzeerarekin gizonezkoentzat eta 5.607m. luezeerarekin emakumezkoentzat.
Izena emateko epea ez da oraindik amaitu, beraz biharko 10.30etararte izango duzue 3 eurotako kuota ordaintzeko (lasterketan bertan). Lasterketa guztien irteerak Gurutzea plazatik egingo dira eta helmuga berriz, herriko plazan izango da.
Iturria | Tiramillas.net
Erlazionatutako sarrerak

Otsailak 22an, Sahara Kross herri-lasterketaren hirugarren edizioa izango da Orzamistegin. Kirol ekimen hau, Mendebaldeko Saharako biztanleei laguntzeko dirua lortzea du helburu nagusi eta 10 kilometrotako luzeera izango du, hiri-ibilbideari hiru bira emanez.
Gainera, lasterketa ofiziala ostean, kilometro bateko lasterketa sinbolikoa egingo dute Ormaiztegiko bizi lagun talde bat. Herri Krossa hau, Mohamed Salem Hach Embareken omenez egingo da, Saharako Arabiar Errepublika Demokratikoaren ordezkaria izan zena.
Lasterketa goizeko 11etan hasiko da eta honetan parte hartzeko 8 euro ordaindu beharko dira tokian bertan.
Iturria | Euskadi.net
Informazio gehiago | Sahara-Cross
Erlazionatutako sarrerak

Urtarrilaren 25ean Donostiako LIV Nazioarteko Krosa egingo da Zubietako Hipodromoan. Ekitaldi garrantzitsu hau Gipuzkoako Atletismo Federaziok antolatu du eta goizeko 10:00etan hasiko da.
Krosaren proben distantziak 1.950 eta 10.000 metro artekoak izango dira, kategorien arabera, eta honetan parte hartzeko Gipuzkoako Atletismo Federazioaren egoitzan eman behar da izena urtarrilaren 19ko 20:00ak baino lehen.
Informazio gehiago | Gipuzkoako Atletismo Federazioa
Erlazionatutako sarrerak
Datorren urteko Urtarrilak 11an, Juan Muguerza Nazioarteko Krossa izango da Gipuzkoako Elgoibar herrian. Kros barruan, Gipuzkoako kirol ekitaldirik garrantzitsuenetako da Juan Muguerza Nazioarteko txapelketa eta bost kategorÃa parte hartzen dute zenbait probetan.
60 urte baino gehiagoko historia du Elgoibarren izaten de kirol ekitaldi hau eta honetaz gozatzeko ordutegia hauxe izango da:
- Lehenengo proba 10:00etan.
- Azken proba 13:00etan.
Webgune ofiziala | Juan Muguerza Nazioarteko Krosa
Erlazionatutako sarrerak