Etiketak: Landako Gunea

Dur&Go 09, Nazioarteko Eskalada Txapelketaren aurkezpena

Kiroldegin iragarri genuen bezala, atzo bertan hasi zen Durangon Dur&go Nazioarteko Eskalada Masterra. Eskaladaren inguruko euskal ekimen hau iganderarte iraungo du eta aurtengo egitarauaren barruan, Euskadiko Kirol Eskalada Txapelketaz gozatzeko aukera izango dugu.

Euskadiko Kirol Eskalada Txapelketa irailaren 12an eta 13an ospatuko da, larunbata eta igande honetan, Durangoko Landako pabilioian. Larunbatean, goizeko 10:00etatik aurrera, txapelketaren sailkapen frogak egingo dira eta Igandean, goizeko 12:00etatik aurrera, finale handia ospatuko da.

Dur&go 09 Nazioarteko Eskalada Txapelketarako sarrerak www.ticketmaster.es webgunean jadanik salgai eta iada, hurrengoko tokietan erosi daitezke baita ere:

Durango:

  • Landako Kiroldegia : Murueta Torre auzunea 11 · Teléfono 946030031
  • Udal Liburutegia: Komentukalea, 8. Teléfono 946030041
  • Turismo Bulegoa: Lariz Torre, 2. 946033938 Pinondo etxea: Pinondo plaza, 1. 946030034 (Irailatik aurrera)

Bilbo:

  • Mendiko Etxea: Autonomía, 42 y Somera, 24

Gasteiz:

  • El de los gatos: Calle Cola y Goiti, 4 Bajo

Tolosa:

  • Aralar Kirolak: Laskorain Kalea, 7

Iruña:

  • Mendi Kirolak: Castillo De Maya,4

Informazio guztia | Dur&Go 09

Erlazionatutako sarrerak

Dur&Go 09, Nazioarteko Eskalada Txapelketaren aurkezpena

Irailak 7tik 13ra bitartean, Dur&go Nazioarteko Eskalada Masterra burutuko da Durangoko Landako pabiloian eta ondoko parkean. Hona hemen, eskaladaren inguruko kirol ekimen honen atzean izango dugun egitaraua:

Irailak 7, astelehena

9.30 -13.00 eta 14.30 – 16.00: Eskola taldeentzako ekintzak, eskalada, tirolina,..

17.00 – 20.00:  Umeentzako ordutegia

18.00 – 22.00:  Herri Block lehen eguna eta azokaren irekiera.

Irailak 8 asteartea

9.30 -13.00 eta 14.30 – 16.00: Eskola taldeentzako ekintzak, eskalada, tirolina,..

17.00 – 20.00:  Umeentzako ordutegia

18.00 – 22.00: Herri Block bigarren eguna eta azokaren irekiera

Guztia irakurri »

Erlazionatutako sarrerak

Dur&Go 09, Nazioarteko Eskalada Txapelketaren aurkezpena

Dimarock izenez ezagunagoa dugun Climbing Master eskalada proba, lekuz eta izenez aldatuko du aurtengo edizioan. Beraz, Dur&Go izenpean, irailaren 7tik 13ra bitartean ospatuko da Durangoko Landako gunean. Dimarock Climbing Masterra, lau urtez antolatu da Dimako udalerrian eta kirol honen erreferente bihurtu da estatu eta nazioarteko mailan.

Bihar, Apirilak 23, txapelketa berriaren izena eta lekua aurkezteko prentsaurrea egingo da Durango Udalean goizeko 12.00etan. Aurkezpen honetan, txapelketaren inguruko hurrengoko pertsonak izango dira: Aitziber Irigoras (Durangoko Alkatea),  Jose Ramon Garai (Dimako Alkatea), Euskal Mendizale Federakundearen ordezkaria, Juanjo San Sebastian, BBK-ren ordezkaria eta Ternua enpresaren ordezkaria.

Aurkezpen honi buruzko informazio gehiago nahi baduzue Iñaki Erdoiza harremanetan jarri: 669 689 704 || info [@] durangomaster [.] com

Arantza: Eskerrik asko prentsa oharra bidaltzeagatik!

Erlazionatutako sarrerak