Gaur bertan hasiko da Plateruena Skate Txapelketaren laugarren edizioa, Durangoko Plateruenan egokitutako modulu berezietan. Honetan patinatzaile profesionalak zein afizionatuak ikusteko aukera izango dugu, Volcom taldearen babesarekin.
Bihar berriz, txapelketa Landako erakustazokara mugituko da eta skaterrak 25 metroko Mini Ranpa egokituaz gozatuko dute, estatu osoan aurkitu dezakegun bertikalena. Aurten ere, Alain Goikoetxea eta Iban Rivado (azken aldi bietako irabazleak ) izango dira parte-hartzaileen artean. Txapelketak, 8000 euro banatuko ditu sarietan.
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:
