Etiketak: Lau t´erdiko txapelketa

Atano Frontoia

Abenduaren 8an Atanon jokatuko den Lau t’erdiko finalerako sarrerak agortuta daude iada, Asperen webgunean iragarri den arabera.

Goizeko 10:00etan Aspek salgai jarritako 100 sarrera inguru azkar baino gehiago agortu dira eta pertsona bakoitzak lau sarrera erosteko eskubidea izan du. Beraz, garezti egongo dira Irujo eta Gonzalez-en arteko partida ikusteko sarrera “alternatiboak”.

Erlazionatutako sarrerak

Pilota - Lau t'erdiko txapelketako partidak eta kanporaketak

Lau t’erdiko finalerdietako ligaxkako azken partidan Irujok Titin III. aurka jokatu eta garaipena lortu zuen 22-11ko emaitzarekin Eibarko frontoian.

Astelena leporaino eta giro apartarekin aurkitu genuen eta kantxan Irujorik onena agertu zen. Iberokoak abiadura ikaragarrian jokatu zuen errioxarra itoaz eta garaipen argia seguru zuenean huts nabarmenak egiten hasi zen Titini finalerako sailkatzeko aukera emanez.Azkenik, 22-11 emaitzarekin abenduaren 8ko finala Irujok eta Gonzalezek jokatuko dute.

Erlazionatutako sarrerak

titin III - Pilota

Asteburu honetan, pilotazaleek hitzordu berria izango dute lau t´erdiko txapelketarekin. Hiru egunetan banatuta, final-laurdenetako lau kanporaketak erabakiko dira.  Hona hemen partiden zerrenda:

FINAL-LAURDENAK:

  • Titin - Olaizola I -  ostiralean
  • Berasaluze VIII - Gonzalez -  ostiralean
  • Olaizola II - Retegi II - larunbatean
  • Irujo - Bengoetxea VI - igandean

FINALERDIAK

Ligaxka final-laurdenetako irabazleen artean

FINALA

Ligaxkako lehen biak (2009/12/08)

Erlazionatutako sarrerak

Pilota - Lau t'erdiko txapelketako partidak eta kanporaketak

Asteburu honetan, pilotazaleek hitzordu berria izango dute lau t´erdiko txapelketarekin. Hiru egunetan banatuta, final-zortzinetako lau kanporaketak erabakiko dira. Hona hemen partiden zerrenda:

  • Urriak 23, ostirala: Gonzalez - Leiza (Zeanurin)
  • Urriak 24, larunbata: Patxi Ruiz - Retegi II (Amorebieta-Etxano)
  • Urriak 24, larunbata: Bengoetxea VI - Aritz Lasa (Labrit)
  • Urriak 25, igandea: Olaizola I - Saralegi (Eibar)

Erlazionatutako sarrerak

Pilota - Lau t'erdiko txapelketako partidak eta kanporaketak

Ostiral honetan, urriak 9, Lau t’erdiko pilota txapelketako lehen hitzorduaz gozatzeko aukera izango dugu Arretxe II eta Aritz Lasaren partidarekin. Hona hemen Lau t’erdiko txapelketako partidak eta kanporaketak:

FINAL HAMASEIRENAK:

A

  • Bengoetxea VI - Beroiz (17/10/2009)
  • Arretxe II - Aritz Lasa (09/10/2009)

B

  • Olaizola I - Olazabal (10/10/2009)
  • Saralegi - Xala

C

  • Patxi Ruiz - Ongay
  • Retegi II - Olaetxea

D

  • Leiza - Berasaluze IX (12/10/2009)
  • Gonzalez - Diaz (11/10/2009)

FINAL ZORTZIRENAK:

  • A kanporaketetako partidetako irabazleak elkarren aurka
  • B kanporaketetako partidetako irabazleak elkarren aurka
  • C kanporaketetako partidetako irabazleak elkarren aurka
  • D kanporaketetako partidetako irabazleak elkarren aurka

FINAL-LAURDENAK:

  • Martinez de Irujo -  Final zortzirenetako A irabazlea (2009/11/01)
  • Titín III -  Final zortzirenetako B irabazlea (2009/11/01)
  • Olaizola II - Final zortzirenetako C irabazlea (2009/11/01)
  • Berasaluze VIII - Final zortzirenetako D irabazlea (2009/11/01)

FINALERDIAK

  • Ligaxka final-laurdenetako irabazleen artean

FINALA

  • Ligaxkako lehen biak (2009/12/08)

Iturria | EITB.com
Kiroldegin | Lau t’erdiko txapelketako partidak eta kanporaketak

Erlazionatutako sarrerak