Urriaren 10ean eta 11n, Euskal Kostaldea Arabar Errioxarekin lotuko duen Euskadi Extrem izeneko martxa ez lehiakorraren lehenengo edizioa ospatuko da. Euskadi Extrem frogak, GR 38 bezala ezaguna den Ardoaren eta Arrainaren ibilbide historikoa dauka ibilbide bezala eta Lekeitio eta Laguardia bezalako herriak lotuko ditu.
Euskadi Extrem Lekeitioko udalerritik irte eta Oiz eta Urkiolako Parke Naturala igaro ondoren, 105 kilometroko bide bat egin ostean, Gasteizera helduko da. Hurrengo egunean, 58 kilometroko ibilbidea eta gero, Laguardiako udalerrian amaituko da froga.
Euskadi Extrem frogan parte hartu nahi baduzue, hiru ibilbide egiteko aukera izango da:
A Ibilbidea:
- Urriaren 10ean eta 11n.
- 1. Etapa: Lekeitio - Gasteiz (105 Km)
- 2. Etapa: Gasteiz - Laguardia (58 km)
B Ibilbidea:
- Urriaren 10ean.
- Etapa: Lekeitio - Gasteiz (105 Km)
C Ibilbidea:
- Urriaren 11ean.
- Etapa: Gasteiz - Laguardia (58 km)
Informazio guztia | Euskadi Extrem
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak: 
