Ekainaren 7an, Aralar Ibilbidearen XI. edizioa ospatuko da Ttutturre Kirol Elkartearen antolakuntzarekin eta mendi kirola indartzearen asmoarekin. Martxaren irteera Lekunberriko plazatik izango da goizeko 6:00etan eta ibilbideak 49,2 kilometro izango du guztira.
Aralarko Mendi Ibilaldian parte hartu nahi duen edonori irekia dago eta izen ematearen kuota 10 eurotakoa izango da. Ibilbideak ez du klasifikaziorik izango, beraz kontrol puntu guztiak pasatuz gero, diploma eta oroigarria jasoko du mendizale bakoitzak.
Ibilaldiari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero
Informazio guztia | Ttutturre Kirol Elkartea
Erlazionatutako sarrerak

Maiatzak 23an, RAC Navarra Rallye lasterketaren 14. edizioa egingo da Lekunberriko udalerrian, “Real Automóvil Club Vasco Navarro“-ren antolakuntzarekin. Froga hau goizeko 13.00etan hasiko da eta pilotuek honako zirkuituari aurre egin beharko diote:
- Ibilbidearen luzera, guztira: 219,69 km.
- K.Z.ak, guztira: 6
- K.Z.en luzera, guztira: 61,80 km.
RAC Navarra Rallye lasterketaren 14. edizioa ondorengo Txapelketa eta Trofeoetarako da puntuagarria:
- Nafarroako Rallye Txapelketa.
- Nafarroako Rallye Txapelketa Junior.
- Rally Euskal Txapelketa.
- Rally Euskal Txapelketa Junior.
- Federazioen III. Rally Kopa
- Barinaga Koparen V. edizioa
Informazio guztia | Euskadiko Automobilismo Federazioa
Kiroldegi ++ Euskadiko Automobilismo Federazioaren Rally Egutegia 2009
Erlazionatutako sarrerak