Etiketak: Llorente
26
Api
Egilea janirefragua

Athleticek beste pauso garrantzitsu bat eman du mailari eusteko helburuari begira. Salbazioa ez dago matematikoki ziurtatuta, baina Caparrosek esan duen bezala, gaur Racingen aurka lortutako 3 puntuak erabakigarriak izan daitezke.
Fernando Llorente izan da protagonista erasoan egindako lan bikainagatik, baina bere gainetik Gonzalez Vazquez epailea nagusitu nahi izan da San Mamesen, 17 txartel hori eta gorri bat aterata. Talde zurigorria 9 jokalarirekin utzi du eta Racing 8rekin, gogorra izan ez den partidu baten.
Athleticek lehen zatian joko aldetik egindako lan apartari etekina atera dio. Llorentek abisua eman du baloia langara bidalita 7. minutuan, baina 21.ean ez du huts egin aurrelari nafarrak eta Coltorti gainditu du buruz Koikiliren erdiraketa bat sarera bidalita. Konfiantza berreskuratu du Llorentek Numantziari egindako golaren ostean eta gaurkoan arazo handiak sortu dizkio Santanderrekoen defentsari.
Caparrosen taldea nagusi izan da lehen zati osoan arriskua eramanda behin eta berriz Racingen ate ingurura. Bi hegaletatik eraso egin du Athleticek eta 41. minutuan partidua ia erabakita utzi du bigarren golarekin. Llorenteren jokaldi baten ondorioz, hain zuzen, iritsi da. Aurrelaria arean sartu da eta Lucenek penaltia egin dio. David Lopezek bikain jaurti du 2-0ekoa egiteko atsedenaldia baino lehen.
Bigarren zatiari, ordea, oso kontzentratuta ekin dio Racingek. Partiduaren erritmoa eta agintea berreskuratu dute kantabriarrek eta Lucen Iraizoz ezustean harrapatzeko zorian egon da 56. minutuan, baina areaz kanpo egindako jaurtiketa langara joan da. Barkatu egin du Racingek aurrenekoan, baina ekitearen ekitez, euren saria lortu du. Yestek Pereirari egindako penaltia adierazi du epaileak eta Pinillosek ez du barkatu. 2-1 eta urduritasuna agertu da harmailetan eta zelaian bertan ere. Yestek bigarren txartel horia ikusi du eta bere kanporaketarekin hasi da karrusela. Gonzalez Vazquezek Marcano, Pinillos, Orbaiz eta Pereira ere kaleratu ditu.
Athleticek kostata eta sufrituta baina markagailuari eustea lortu du. 3 puntu garrantzitsu Sportingen aurkako neurketaren aurretik. Albiste txarrak Etxeita eta Iraolaren lesioekin iritsi dira. Aste honetan jakingo dugu bi jokalari hauek datorren igandean Molinonen izango diren ala ez. Momentuz, Orbaizek eta Yestek, ezin izango dute jokatu.
Erlazionatutako sarrerak
22
Api
Egilea janirefragua
Athleticek arnasa hartzeko urrezko 3 puntu eskuratu ditu gaur Numantziari 1-2 irabazita. Soriako taldea aurreratu da Cismaren gol baten bitartez, baina Toquerok eta Llorentek buelta eman diote markagailuari.
Hilabete baino gutxiago falta da Kopako finalerako eta burua Mestallatik at mantentzea zaila da. Hala ere, Ligan etxeko lanak egin beharra dute zurigorriek eta gaurkoan taldea jaitsiera postuetatik aldentzen duen garaipena lortu dute Caparrosen mutilek.
Gogotsu ekin diote bilbotarrek neurketari Javi Martinezek urrutitik egindako jaurtiketa batekin eta Llorentek kanpora bota duen burukada baten bidez. Abisua eman bai, baina 10. minutuan maldan gora jarri zaio neurketa Athletici. Cismak baloia jaso du area ertzean eta bere jaurtiketa indartsua jokalari zurigorri batean jo eta Iraizozen atean sartu da. Kolpe gogorra lehoientzat.
Athleticek ez ditu besoak jaitsi eta 4 minutu geroago Toquerok ezin izan du errematatu Yesteren erdiraketa. Llorenteri egindako penaltia eskatu dute bilbotarrek baina epaileak ez du ezer ez adierazi. Gola lortu ezin eta gauzak okertu egin dira zurigorrientzat. Aitor Ociok bigarren txartel horia ikusi du Goiria bultzatzeagatik eta 10 jokalarirekin gelditu da Caparrosen taldea.
Numantziak norgehiagoka erabakitzeko aukera izan du 24. minutuan baina Dimasen jaurtiketa areaz kanpotik langara joan da. Eta Soriako taldearen aukera batetik berdinketaren golera 5 minutu geroago. Toquerok Juan Pabloren atea zulatu du eskuinkada bikain batekin. Juanrak huts egin du pasean eta aurrelari zurigorriak baloia jaso eta eskuairatik barrura bota du.
Partidua guztiz irekita zegoen eta Iraizozek Txomin Nagoreren urruneko beste jaurtiketa bat gelditu du. Abaguneak area batean eta bestean gertatu dira. Athleticek izan ditu bigarren gola egiteko aukerarik argienak atsedenaldi aurretik baina Koikilik eta Susaetak ez dute asmatu.
Banakoarekin joan dira bi taldeak aldageletara baina bigarren zatia hasi eta 2 minutura Llorentek zurigorriak aurreratu ditu. Aurrelari nafarrak baloia jaso du area ertzean, Numantziako jokalari bat gainetik kendu eta baloia ondo baino hobeto gurutzatu du. Juan Pablok ezin izan du baloia ikutu eta gola markagailura igo da. Zoratu egin dira Caparrosenak 1-2koarekin.
3 puntuak eskuratzea ezinbestekoa zen gaurkoan eta ez zuen ematen Athletic bat gutxiagorekin jokatzen ari zela. Numantziak baloi geldituan eraman du arriskua Iraizozen ate inguruan, batez ere, Barkero Realeko jokalari ohiaren falta jaurtiketekin. Azken ordu erdian gauzak berdindu egin dira Borisek bigarren txartel horia ikusi baitu. Hala ere, Pachetaren mutilek lehen mailan jarraitzeko ametsari eutsi nahi zioten eta hortzak estutu dituzte. Gola egiteko aukerarik onena, ordea, Athleticek izan du 75. minutuan. Yestek bikain jaurti du baina Juan Pablok, berriz, baloia atera du.
Partidua bukatu aurretik Goiriak eta Llorentek beste golen bat sartzeko aukera alferrik galdu dute. Amaieran, 1-2 Athleticentzat eta garaipenarekin 37 punturekin jarri dira zurigorriak. 6 jardunaldi falta dira Liga amaitzeko eta lanean jarraitu beharko dute bilbotarrek mailari eusteko lehia lehen bait lehen atzean uzteko.
Erlazionatutako sarrerak
15
Mar
Egilea janirefragua
Athleticek hutsak oradaindu behar izan ditu bigarren astez jarraian. Barça izan zen aurreneko borreroa, eta gaurkoan, Real Madrilek Liverpoolen aurka jasotako porrota garesti ordaindu du Bilboko taldeak. Caparrosen mutilek lehen zatiko eurijasari eutsi diote, baina bigarrenean, jokalari bat gutxiagorekin aritu dira zurigorriak jokaldi eztabaidagarri baten epaileak Yesteri ateratako txartel gorriaren ondorioz, eta madrildarrek ez diete aukerarik eman. Robben, Heinze, Huntelaar (2) eta Higuainen golekin, 2-5 nagusitu da Juande Ramosen taldea.
Athletic etxeko lanak eginda zelairatu da, zer egin behar zuen ondo jakinda. Pixkanaka-pixkanaka, ordea, Real Madrilek partiduari neurria hartu dio eta arrisku handia sortu du, batez ere, eskuin hegaletik. Robbenek erraztasunez gainditu ditu atzelari zurigorriak eta erdilariaren barnealdi baten iritsi da, hain zuzen ere, madrildarren aurreneko gola. 2 jokalari gainditu ostean, Gorkak gelditu ezin izan duen jaurtiketa bikaina atera du Robbenek.
Behin Txapeldunen Ligatik kanpo, Real Madrilek etxeko torneoan jarri behar ditu indar guztiak eta horixe erakutsi du San Mamesen. Lehenbiziko gola sartu eta bigarrena lortzeari ekin diote madrildarrek. Lortu aurretik, Athleticek neurketa berdintzeko aukera izan du, baina Yesteren jaurtiketari bikain erantzun dio Casillasek. 34.ean Heinzek buruz egin du 2-0ekoa. Sneiderrek falta bota eta argentinarrak sarera bidali du baloia.
Athleticek, Katedraleko zaleen laguntzarekin eta bihotz baino joko gehiago jarrita partidua berdindu du. Bi minutu geroago, Heinzek, bere atean, aldea murriztu du. Orduantxe gertatu da norgehiagokaren aurreneko jokaldi eztabaidagarria. Yestek Casillas bultzatu du eta atezain madrildarrak kolpea puztu eta aurpegira eraman ditu eskuak. Epaileak sinistu dio eta txartel gorria atera dio Basaurikoari. Hortik aurrera, partidua handiegia gelditu zaio Muñiz Fernándezi.
Aldageletara joan baino lehen, Fernando Llorentek neurketa berdindu du Casillasen laguntzarekin. Aurrelariaren burukada bikaina Ikerrek ukitu eta barrura sartu du. 2-2 eta atsedena.
Bigarren zatia hasi eta partiduan sartzeko aukerarik utzi gabe, Real Madrilek hirugarren gola egin du. Huntelaarrek area barruan baloia jaso eta zutoin ondotik pasa den jaurtiketa batekin aurretik jarri du behin ere bere taldea.
Javi Martinezek Athletic partiduan sartzeko aukera alferrik galdu du 59.ean eta bi minutu geroago Huntelaarrek, berriz, norgehiagoka erabaki du erremate eder batekin. Epaileak bereak egiten jarraitu du eta aulkian zegoen Ion Velez eta talde zurigorriaren bigarren entrenatzailea, Luciano MartÃn kaleratu ditu. Partidua amaitzeko 5 minutu falta zirela epaileak Iraolak Marcelori egindako penaltia adierazi du. Higuainek bostgarrena.
Real Madrilek presioa eragiten jarraitzen du sailkapenaren bigarren postuan. Athletic, tartean, 6 puntura ditu jaitsiera postuak gaurko 2-5eko porrotaren ostean eta egoera arduratzeko modukoa izaten hasia da zurigorrientzat.
Erlazionatutako sarrerak

Athletic-ek urteko partidurik garrantsitzuena irabazi du Sevillaren kontra 3-0eko markagailuarekin eta talde bizkaitarra kopako finalera doa. Kopako finalean egongo den bigarren taldea Bartzelona eta Mallorca taldeen arteko kanporaketatik irtengo da eta partidu hau gaueko 22.00etan hasiko da.
Finalerdietako bigarren partidu honetako golegileak hauek izan dira:
- Javi Martinez - 4. minutuan.
- Llorente - 34. minutuan.
- Toquero - 37. minutuan.
Athletic eta Bartzelonaren arteko finala…Kopa irabazteko primerako partidua ezta?
ZORIONAK ATHLETIC!!
Erlazionatutako sarrerak
22
Ots
Egilea janirefragua
Athleticek ezin izan ditu 3 puntuak eskuratu Getaferen aurka 1-1 amaitu ostean. Iraolak penalti bat huts egin du eta banakoarekin, Llorentek kanpora bota du neurketako aukerarik argiena. Zurigorriek Coliseum Alfonso Perez futbol zelaian irabazi gabe jarraitzen dute.
Gogor ekin dio Madrilgo taldeak partiduari eta Soldadok lehen gola egiteko aukera izan du 3 minutuan, baina bere errematea gora joan da.
Getafe izan da nagusi neurketako aurreneko minutuetan eta bere nagusitasunak gola eman dio. 15.ean, Graneroren erdiraketak bigarren zutoinera Soldadoren burua topatu du 1-0ekoa egiteko. Cata Diazek Javi Martinezi aldaratzean egindako falta ez du epaileak ikusi eta gola markagailura igo da.
Athletic berehala erreakzionatu du eta 3 minutu geroago epaileak Llorenteri egindako penaltia ikusi du. Zalantzagarria. Dena den, Iraolak alferrik galdu du berdinketa lortzeko aukera. Hori izan da zurigorriek lehen zatian izan duten aukerarik garbiena. Behintzat gola iritsi den arte. Aurretik, ordea, Getafek nagusi jarraitu du, arrisku handirik sortu gabe, baina baloia kontrolatuz eta Iraizozen ate ingurura hurbilduz.
Eta atsedenaldia iristear zegoenean, Llorenteren gola heldu da. Orbaizek erdiratu, Ion Velezek baloia Llorenteri utzi eta aurrelariak buelta emanda banakoa egin du. Jacobok ezin izan du jaurtiketa gelditu.
Aldageletatik bueltan, Athletic talde sendoagoaren itzura eman du, batez ere, Javi Martinezen lanari esker. Zelai erdian baloiaren jabetza berreskuratu dute bilbotarrek eta horrekin aurrea hartzeko aukerak heldu dira. Velezek izan du bigarrez zatiko lehena eta Orbaizek bigarrena 53ean. Baina zalantzarik gabe, 2-1ekoa eskuratzeko aukerarik garbiena 72. minutuan iritsi da. Toquerok ezker hegaletik jarri du baloia area barruan eta Fernando Llorentek, bakar bakarrik, gehiegi gurutzatu du.
Azken ordu laurdenean, Getafek baloia berreskuratu du eta Athletic atzean sartu da. Saiatu dira madrildarrak gola egiten baina zurigorriek gorriak ikusi dituzte, berdinketari eustea lortu duten arren.
Amaieran, puntu bat gehiago Athleticentzat Pirinioei aurre egin baino lehenago.
Erlazionatutako sarrerak
5tik 2. orrialdea « 1 2 3 4 5 »