Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 520

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 535

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 542

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 578

Deprecated: Function set_magic_quotes_runtime() is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 18
Llorente . Kirola - Part 5
Etiketak: Llorente

Lehendabiziko deialdia eta debuta. Lagunartekoa bada ere, Fernando Llorentek Espainiako selekzioarekin egin zuen debuta atzo Txileren aurka. Eta debut ederra gainera, Athleticeko aurrelariak gola sartzeko zorian izan baitzen El Madrigal futbol zelaian.

71. minutuan zelairatu zen Llorente erasoan Torresekin bikotea osatzeko. Baloi pare bat ikutu eta hirugarrenean burukada kanpora Europako txapelduna den selekzioak bota zuen korner baten ostean. Aurrelariaren lehen abisua. Jokoan parte hartzeko grina agerian gelditu zen zelaian eman zituen 20 minutuetan. Llorentek baloia eskatu zuen behin eta berriz, eta Vicente Del Bosqueren selekzioan lekua egiteko gai dela erakutsi zuen. Baloia sarera eramateko izan zuen abagunerik argiena kontraeraso batean iritsi zen. Cazorla area barruan sartu eta bere pasea nafarraren oinetara iritsi zen. Errematea, ordea, gutxigatik irten zen Claudio Bravo Errealeko atezainaren ezker zutoinaren ondotik. Gutxi falta izan zitzaion Llorenteri taldearen laugarren gola sartzeko.

Fernando Llorente goraka doa, zalantzarik gabe, eta Athleticeko zaleak pozik egoteko arrazoia dute. Baina ez horregatik bakarrik; ez Bilboko taldean egiten ari den lanarekin soilik. Julio Salinasek Espainiarekin jokatu zuen azken partidutik, Lezamatik aterarako aurrelari petorik ez da Espainiako selekzioarekin aritu. 12 urte eta ia 4 hilabete pasa dira ordutik. Fernando Llorentek historia aldatu zuen atzo, eta bazen garaia.

Athleticeko aurrelariaren hurrengo erronka, debut ofiziala.

Erlazionatutako sarrerak

Bai Athleticentzat baita Osasunarentzat ere ezinbestekoak ziren hiru puntu zeuden gaur jokoan San Mamesen. Lehen mailako euskal derbia, sailkapeneko putzutik lehen bait lehen alde egiteko trena. Katedraleko jarraitzaileen indarrak, gorritxoen ezintasunak eta Fernando Llorenteren lan bikainak, garaipena eman diote talde zurigorriari. Jeitsiera postuetan dira oraindik biak ala biak, baina 2 eta 0 irabazita, Athletic argia ikusten hasi da dagoeneko.

Vicente Del Bosqueren deiak Fernando Llorente piztu omen du, eta gaur, zalantzarik gabe, onena izan da San Mamesen. Denboraldiko hirugarren gola egin du ligan aurrelari zurigorriak, gol ikusgarria.

Athleticek gogor ekin dio neurketari eta Llorenteren jokaldi polit bat baliatu du Garmendiak 15. minutuan markagailuan 1 eta 0ekoa egiteko. Nafarraren jaurtiketa desbideratu du Robertok eta Basaurikoak sarera bidali du aldaratzea.

Osasuna ez da erantzuteko gai izan eta noraezean ibili da lehen zati osoan. Caparrosen mutilek aldea handitzeko aukera anitz izan dute baina ezin izan dute baloia ate barruan sartu aldageletara joan aurretik. Partiduko albiste txarra hasi eta ordu erdira iritsi da. Ustaritzek eskuin hankako adduktorean min hartu du eta bere lekua utzi behar izan dio Etxeita gazteari. Debuta egin du ligan Zornotzako defentsak.

Atsedenaldiaren ostean Camachoren gizonek hortzak estutu dituzte. Gora joan da Osasuna, baina aurten golarekin borrokatuta dabil talde nafarra eta ez du arrisku handirik eraman Iraizozen ate ingurura. Hamaika neurketetan hiru gol bakarrik sartu dituzte gorritxoek. Athleticek baloiaren jabetza berreskuratu du pixkanaka-pixkanaka eta horrekin batera, nagusitasuna zelai erdian.

Llorente nafarren ametsgaiztoa izan da eta ezin izan dute modu batera edo bestera aurrelaria gelditu. Gola egiteko beste aukera pare bat izan du zurigorriak behin betiko 2 eta 0ekoa sartu arte. 88. minutuan, ordea, ez du hutsik egin. Iraolak pase bikaina sartu dio area barruan eta kontrolatu eta berehala jaurti du Llorentek.

Gaur lortutako hiru puntuekin goraka doa Bilboko taldea Pirinioetatik igaro ostean. Osasuna, tartean, zulotik atera ezinik garraitzen du.

Fitxa teknikoa:

Athletic 2: 1-0: 15. min.: Garmendia. 2-0: 88. min.: Llorente.

Osasuna 0

Athletic: Iraizoz; Iraola, Ocio, Ustaritz (Etxeita, 31. min.), Balenziaga; Susaeta (Gabilondo, 74. min.), Orbaiz, Javi Martínez, David López; Garmendia (Etxeberria, 57. min.) eta Fernando Llorente.

Osasuna: Roberto; Azpilicueta, Cruchaga, Miguel Flaño, Oier Sanjurjo; Vadocz, Nekouman; Juanfran (Sola, 61. min.), Masoud, Jokin Esparza (Ezquerro, 61. min.); y Pandiani (Portillo, 81. min.).

Erlazionatutako sarrerak

Fernando Llorentek, Athleticeko jokalaria, gaur bertan jaso du espainiar selekzioaren deialdia Vicente del Bosqueren eskutik.

Llorentek azaroak 19 Txileren aurkako partiduan jokatzeko aukera izangu du eta lehen aldiz eramango du espainiako selekzioaren kamiseta.

Espainiako selekzioaren azken deialdi honetan hauek izan dira hautatukako jokalariak:

  • Atezainak: Iker Casillas (Real Madril) y Pepe Reina (Liverpool).
  • Defentsak: David Albiol, Carlos Marchena (Balentzia), Álvaro Arbeloa (Liverpool), Joan Capdevila (Villarreal), Juanito Gutiérrez (Betis), Carles Puyol (Barcelona) y Sergio Ramos (Real Madril).
  • Erdialdean: Xabi Alonso, Albert Riera (Liverpool), Santiago Cazorla, Marcos Senna (Villarreal), Cesc Fábregas (Arsenal), Xavi Hernández (Bartzelona) y Juan Manuel Mata (Balentzia).
  • Aurrelariak: Daniel Güiza (Fenerbahce), Fernando Llorente (Athletic), Fernando Torres (Atlético de Madrid) eta David Villa (Balentzia).

Erlazionatutako sarrerak

Athleticek sufrituta eskuratu du gaur Kopako final zortzirenetarako txartela Recreativoren aurka. Caparrosen mutilek 2 eta 1 galdu dute Huelvan, baina Llorentek 75. minutuan sartutako penaltiari esker, zurigorriak hurrengo zozketan izango dira.

San Mamesen eskuratutako 2-0ekoarekin kanporaketa bideratuta utzi arren, gorriak ikusi dituzte bilbotarrek Kopan aurrera egiteko. Ligan jaitsiera-postuetan daude bi taldeak eta gaurko ikuskizun kaskarra ikusita, nahiko argi gelditu da egoera horri buelta ematea dela bi taldeen lehentasuna.

Buruz sartutako bi golekin aurrea hartu du Recreativok. 23. minutuan Akalek sartu du neurketaren lehen gola falta jaurtiketa baten ondoren, eta 7 minutu geroago, 30. ean, Ersen Martinek baloia sare barrura bidali eta kanporaketa berdindu du.

Alcarazen gizonek Athletici utzi diote baloiaren jabetza kontraerasoren bat aprobetxatzeko asmoz, baina zurigorriek ez diote horri etekinik atera. Bigarren zatian pixka bat suspertu eta nagusi izan dira lehoiak, baina aukera garbirik sortu gabe. Gabilondoren jaurtiketa batek, soilik, eraman du arriskua Recreativoren ate ingurura.

75. minutuan, ordea, Roberto Huelvakoen atezainak huts egin eta Ion Velez lurrera bota du area barruan. Penaltia eta Fernando Llorentek barrura.
“Garaipen” honekin, Athleticek arnasa hartu du ligako erronkari begira. Hurrengo pausua, Osasunaren aurkako derbia.

 

 

Fitxa teknikoa:
Errege Kopa 2008-09. Final hamaseirenak.

Recreativo 2: 1-0, 23. min.: Akalé. 2-0, 30. min.: Ersen Martin.
Athletic 1: 2-1, 75. min.: Llorente (p).

Recreativo: Roberto; Iago Bouzón, César Arzo, Lamas, Casado; Aitor, Javi Fuego (Jesús Vázquez, 80. min.), Rafa Barber, Akalé (Joselito, 80. min.); Adrián Colunga eta Ersen Martin (Marco Rúben, 42. min.).

Athletic: Iraizoz; Gurpegui, Aitor Ocio, Ustaritz, Koikili; Susaeta (Etxeita, 85. min.), Javi Martínez (Ión Vélez, 63. min.), Iturraspe (Pablo Orbaiz, 46. min.), Gabilondo; Garmendía eta Llorente.

Erlazionatutako sarrerak