
Datorren Igandean, abenduak 20, Gasteizko Maratoi Erdiaren 39. edizioa ospatuko da Arabako hiriburuan. Lasterketa honetan uskadiko zein Espainiako Estatuko txoko desberdinetako korrikalariak elkartu ohi dira eta aurtengoa froga 21.097 metroko ibilbidea izango du.
Hasteko, Gasteizko erdigunetik egingo dute korrika parte-hartzaileek, eta, ondoren, hiri inguruko auzoak zeharkatuko dituzte. Frogaren irteera goizeko 10:45etan izango da Mendizorrotzatik eta helmuga leku berean jarriko dute.
Horrez gainera, lasterketan oinarrituta, argazki lehiaketa egingo dute berriro ere. Lehiaketan parte hartu nahi dutenek, aurreko urteetan edo aurten ateratako argazkiak aurkez ditzakete.
Informazio gehiago | Caja vital
Erlazionatutako sarrerak

Maiatzak 17an, Donostiako Erdi Maratoiaren edizio 9. Edizioa egingo da Gipuzkoar hiriburuan. Lasterketa Kursaalen hasiko da goizeko 10:00etan eta 21,097 kilometroko ibilbideari aurre egin beharko diote honetan parte hartuko duten kirolariek.
Donostiako Erdi Maratoian hiru maila ezberdin izango dira:
- Senior – 1991an edo lehenago jaiotakoak
- Beteranoak A – 35 eta 44 urte bitartekoak
- Beteranoak B - 45 eta 54 urte bitartekoak
- Beteranoak C – 55 urtegorakoak
Donostiako Maratoi Erdiak, Europako ibilbiderik azkarrenetakoa dauka, laua eta itsas mailan. Froga honetan parte hartzeko kuota 15 eurotakoa izango da eta izen-ematearen epea Maiatzaren 14an itxiko da.
Iturria | Donostiako Erdi Maratoia
Erlazionatutako sarrerak

Apirialk 19an, Igandea, Berako Mendi Maratoi Erdiaren bosgarren edizioa egingo da Manttale Mendi Lasterketa taldearen antolakuntzaz. Froga honetan parte hartuko duten kirolariek 21150 metroko ibilbideari eutsi behar izango diote, 9,72 Km igoeran eta 10,96Km jeitsieran.
Lasterketa goizeko 9:30etan hasiko da Berako kiroldegitik eta federatuta nahiz federatu gabeko korrikalarei zabalduta egongo da. Gainera, aurtengo edizio honetan, 15-17 urteko gazteentzat zuzendutako 6,6 kilometroko lasterketa egongo da eta helduen lasterketa baino 5 minutu beranduago egingo da.
Iturria | Manttale Mendi lasterketa taldea
Erlazionatutako sarrerak