Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 520

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 535

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 542

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 578

Deprecated: Function set_magic_quotes_runtime() is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 18
Maratoi Txiki . Kirola
Etiketak: Maratoi Txiki

Nazioarteko Martín Fiz Maratoia VII

Gasteizek Martin Fiz atletaren omenezko maratoia hartuko du zortzigarren urtez datorren igandean, maiatzak 9. Olagibel kalean hasi eta Eduardo Dato kalean amaituko da lasterketa, eta korrikalariek 18 urtetik gorakoak izan beharko dute. Lehendabiziko hamar kilometroetan parte-hartzaileak erdigunetik igaroko dira, eta Gasteiz hiribidea atzean utzitakoan, hegoalderantz abiatuko dira. Bertan, zirkuitu bati bi buelta eman beharko dizkiote. Ohi legez, hainbat anoa-postu jarriko dituzte bidean.

Halaber, maratoiarekin batera 10 kilometroko herri-lasterketa (Olagibel kalean ere hasiko da) eta maratoi txikia antolatu dituzte. Azken horretan 12 urtera arteko umeek hartu ahalko dute parte, eta ibilbidea 1.100 metrokoa izango da. Aurreko egunean, hilaren 8an, Umeentzako Olinpiadak egingo dituzte Boulevard merkataritza-gunean. Guztira 2.000 lagun baino gehiagok parte hartzea espero dute antolatzaileek.

Hori gutxi balitz, bestelako jarduerak ere antolatu dituzte aurtengoan, tartean, Gasteiz ezagutzeko doako bisitaldi gidatua. Txango berezian parte hartzen dutenek Santa Maria katedrala eta Bibat eta Artium museoak ikusteko aukera izango dute.

Informazio guztia | Maratonmartinfiz.com

Erlazionatutako sarrerak

Nazioarteko Martin Fiz Maratoia

Maiatzaren 10an, Nazioarteko Martín Fiz Maratoiaren zazpigarren edizioa egingo da Gasteizko hirian. Irteera Olagibel kaletik egingo da (korreos eraikinetik) goizeko 9:30etatik aurrera eta helmuga Dato Kalen izango da (Espainiako Plazan).

Maratoian parte hartzeko izen ematea zabalik dago eta Maitzaren 2an itxiko da kuota ordaintzeko epea; Apirilaren 17arte 30 eurotako prezioa izango du eta Maiatzaren 18tik 2ra bitartean 40 eurotako prezioa.

Gainera, nazioarteko maratoia dela eta, egun berean 10 kilometroko Herri Lasterketa (9:30etan)eta aurrentzat zuzendutako 1,1 kilometroko Maratoi Txikia egingo da (10:30etan).

Informazio guztia | Maratonmartinfiz.com

Erlazionatutako sarrerak