
Maiatzak 31an, Igandea, Bilboko Nazioarteko Maratoiaren XXVII. edizioa egingo da Bizkaiko hiriburuan. Froga hau Bilboko kaleak igarotzen duen 42,195 kilometroko ibilbidea eskeiniko du eta 18 urtetik gorako atleta orok parte hartzeko aukera izango dute, federatua izan a la ez.
Maratoiaren hasiera goizeko 8:30etan izango da Bilboko Kale Nagusitik (Foru Aldundiaren erakinaren ondoan) eta helmuga leku berean izango da. Izena emateko kuota 35 eurotako izango da, 40 eurotakoa lasterketaren egunean ordaintzen bada, eta epea Maiatzaren 30an itxiko da.
Iturria | Club bhm
Erlazionatutako sarrerak

Maiatzaren 10an, Nazioarteko MartÃn Fiz Maratoiaren zazpigarren edizioa egingo da Gasteizko hirian. Irteera Olagibel kaletik egingo da (korreos eraikinetik) goizeko 9:30etatik aurrera eta helmuga Dato Kalen izango da (Espainiako Plazan).
Maratoian parte hartzeko izen ematea zabalik dago eta Maitzaren 2an itxiko da kuota ordaintzeko epea; Apirilaren 17arte 30 eurotako prezioa izango du eta Maiatzaren 18tik 2ra bitartean 40 eurotako prezioa.
Gainera, nazioarteko maratoia dela eta, egun berean 10 kilometroko Herri Lasterketa (9:30etan)eta aurrentzat zuzendutako 1,1 kilometroko Maratoi Txikia egingo da (10:30etan).
Informazio guztia | Maratonmartinfiz.com
Erlazionatutako sarrerak

Apirilaren 19an, Gasteizko Mendi Maratoiaren edizio berria egingo da. Irteera eta helmuga Cervantes ibilbidetik izango da goizeko 9.30etan eta Gasteizko mendiak zeharkatuko dituen froga honek 42 kilometroko ibilbidea izango du.
Honetan parte hartzeko asmoa izanez gero, Martxoak 31ra arte 30 eurotako prezioa ordaindu behar izango da eta egun horretatik aurrera Apirilak 8ra arte, 36 eurotako prezioa. Hona hemen Gasteizko Mendi Maratoiaren fitxa teknikoa:
- Distantzia: 42 Km. 195 metro
- Irteera: 9:30etan Mendizorrotza (Cervantes ibilbidea)
- Helmuga: Mendizorrotza
- Gehienezko denbora: 6.30 ordu
DESNIBELA
- Akumulatutako igoera : 2.086 m.
- Akumulatutako jeitsiera: 2.086 m .
- Altura gutxieneko puntua : 528 m .
- Altuera gehieneko puntua: 1.001 m.
- Zailtasun koefizientea : 88
LUR MOTAK
- Mendiko bide, bidezidor eta landak - 23.340 m 55,5%
- Mendiko pistak - 9.730 m . 23%
- Oinezkoentzako bideak (Armentiako Parkea - 4.100 m . 10%
- Ibillgailuentzako pistak. .. - 2.670 m . 6%
- Oinezkoentzako ibilbideak (baldosa eta belarra)Â - 1.480 m . 3,5%
- Adokinak - 880 m .. 2%
KATEGORIAK:
Gizonezkoen kategoria:
- Absolutua, 18 urte baino gehiago
- Beteranoak, 45 urtetik aurrera
Emakumezkoen kategoria:
- Absolutua, 18 urte baino gehiago
- Beteranak ,40 urtetik aurrera
Maratoiaren egun berean Iraupen Martxa Herrikoia egingo dute 28 kilometroko ibilbidearekin.
Informazio guztia | Ascentium.org
Erlazionatutako sarrerak

Bilboko Erdi Maratoiaren XV. edizioa Apirilaren 26an egingo da goizeko 9.30etatik aurrera. Lasterketa 21.097 metrotako ibilbidea izango du eta hasiera Gran Viatik egingo da (Diputazioa ondoan), segidan Bilbo eta Bilbo inguruko zenbait txokotara eramateko.
Frograren inskribapen kuota 15 eurotakoa izango da, 20 euro lasterketaren egun berean ordaintzen bada, eta honetan partzeko epea Apirilaren 25ean itxiko da.
Informazio gehiago | Clubbhm.com
Erlazionatutako sarrerak

Martxoak 28an, Diego Garciaren oroimenezko Azkoitia-Azpeitia Maratoi-Erdiko hamaseigarren edizioa egingo da. Pasa den urtean, 1118 pertsona parte hartu zuten lasterketa honetan eta aurten, zirkuituaren aldaketa dela eta, lasterketa azkarragoa izango da aldapak kendu eta gero.
Lasterketaren irteera Azkoitin izango da, Julio Urkijo kaletik, eta herri honetan bi itzuli eman ostean, Azpeitiko atalera beste itzuli bat eman beharko da maratoi-erdia Loiola etorbidean amaitzeko.
Azkoitia-Azpeitia Maratoi-Erdian parte hartzeko kuota 18.50 eurotako prezioa izango du eta froga arratsaldeko 16.30etan izango da.
Informazio guztia | Azkoitia-Azpeitia XVI. Maratoi-Erdia
Erlazionatutako sarrerak