Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 520

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 535

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 542

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 578

Deprecated: Function set_magic_quotes_runtime() is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 18
Maratoia . Kirola - Part 3
Etiketak: maratoia

Maiatzaren 24an, Zegama-Aizkorri Mendi Maratoiaren VIII. edizioa ospatuko da Zegamako gipuzkoar herrian eta honetan parte hartzeko aurreinskripzioa Urtarrilak 30rarte egongo da zabalik. Maratoiaren zortzigarren edizioa goizeko 9tan hasiko da, 42,195 kilometroko luzera izango du eta neurketa hau World Skyrunning-erako puntuagarria izango da.

Zegama-Aizkorri Mendi Maratoiaren VIII. edizioaren sariak hauek izango dira:

Gizonezko Absolutoak :

  • 1º. Txapela, Garaikurra eta 1200 € eskudirutan
  • 2º. Garaikurra eta 600 € eskudirutan.
  • 3º. Garaikurra eta 300 € eskudirutan .
  • 4º. 150 € eskudirutan.
  • 5º. 100 € eskudirutan.

Beteranoak:

  • 1º Txapela, Garaikurra eta bi lagunentzako bazkaritarako txartela.
  • 2º Garaikurra.
  • 3º Garaikurra.

Emakumezko Absolutoak

  • 1ª Txapela, Garaikurra eta 1200 € eskudirutan.
  • 2ª Garaikurra eta 600 €ko eskudirutan
  • 3º Garaikurra eta 300 € eskudirutan.

Beteranak:

  • 1º Txapela, Garaikurra eta bi lagunentzako bazkaritarako txartela.
  • 2º Garaikurra.
  • 3º Garaikurra.

Tarteko helmuga

  • Sailkatutako lehen emakumezkoa: 100 € eskudirutan.
  • Sailkatutako lehen gizonezkoa: 100 € eskudirutan.

Honetan parte hartzeko, antolatzaileen webgunean izena eman dezakezue eta partaide bakoitzak ze postuan irtengo den jakiteko zozketa, Otsailaren 20an egingo da Zegamako Udaletxean arratsaldeko 18:00etan.

Informazio gehiago | Zegama-Aizkorri Mendi Maratoia

Erlazionatutako sarrerak

Urtero Donostian ospatzen den froga ospetsu honek bere historia osoko partizipazio errekorra gaindituko du aurten. 1993. urtean izandako edizioa ez badugu kontutan hartzen (Munduko Froga, 3.311 partaideekin), aurtengoa izango da lasterkari kopuru handieneko edizioa (3.250 partaide).

Gogoratu beharra dago Donostiako maratoia estatu osoko froga nagusiena da, IAAFk ‘b’ klasea eman baitio, Espainia osoan klasifikazio hau duen bakarra izanez. 42,195 kilometroko froga hau malda gabeko itsas mailan egindako ibilbideaz osatuta dagoelako kalitate eta fama handiko maratoian bihurtu da, eta horren froga da parte hartzaileen kopuru handia, hauen %70 Euskal Autonomi Erkidegotik kanpokoak izanez.

Erlazionatutako sarrerak