Datorren Irailaren 6an, Mendatako Ibilaldi Neurtuaren hamargarren edizioa eta Mendatako Mendi Maratoiaren bigarren edizioa egingo da, Mendatako Udala eta Oilargane Kirol Zaleak elkartearen laguntzarekin.
Ibilaldiaren irteera goizeko 08:00etan izango da eta maratoiarena goizeko 09:00etan, biak Mendatako Elejalde auzotik hasita. Bi frogak, Mendata herriaren mugetatik doaz, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren bihotzean zehar. Hona hemen bi frogen fitxa teknikoa:
Mendatako Ibilaldi Neurtua:
- Irteera: Elexalde auzoa
- Ordua: 08:00 h
- Ibilaldia: 39 km
- Desnibela: 1578m
- Altuera minimoa: 47m
- Altuera maximoa: 597m
Mendatako Mendi Maratoia
- Irteera: Elexalde auzoa
- Ordua: 09:00 h
- Ibilaldia: 42.195 km
- Desnibela: 4839m
- Altuera minimoa: 47m
- Altuera maximoa: 803m
Ibilaldirako ez dago adin mugarik eta gehienez 500 partehartzaile izango dira. Maratoirako, berriz, 18 urtetik gorakoek bakarrik hartu dezakete parte eta 100 partehartzaile besterik ez dira izango onartuak. Froga hauetan parte hartzeko izen-ematea Irailaren 1ra arte egongo da zabalik.
Iturria | Mendata Ezagutuz
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:
