
Abuztuaren 15ean, Realaren eta Real Madrilen arteko partidua jokatuko da Anoetan, gipuzkoar taldearen mendeurrena ospatzeko. Partidua berez, gaueko 22:00etan hasiko da, baina aurretik eta bukatu ondoren ekitaldi asko antolatu dute, egun osoa festa handia izan dezan.
Mendeurrenaren ekimen honetako prentsaurrean, Jokin Aperribayk Madrileko taldearen jarrera ezkertu nahi izan zuen eta harmailak beterik egongo direla espero du.
Iturria | Reasociedad.com
Erlazionatutako sarrerak

Realaren mendeurrena dela eta, gaur eman diote hasiera “Gipuzkoa Mendeurrenarekin” deituriko kanpaina Hondarribian. Mendeurrenaren lehenengo ekitaldi honetan, Realaren jokalariak eta Presidentea izan dira, eta Jokin Aperribayk mendeurrenaren bandera berezia eman die Oarsoaldeko Udaletxe eta Realaren lagunarteei.
Bandera jaso duten Alkateak hauek dira: Aitor Kerejeta, Hondarribi; Aitor Etxeberria, Oiartzun; Kepa Garbizu, Lezo; Maider Ziganda, Pasaia; Jean Baptiste Sallaberry, Hendaia. Bestalde, Belen Sierra Uringo Udaletxeko Kirol Zinegotzia eta Errenderiako Kirol Patronatuko uzendaria den José Angel Rodriguezek ere jaso dute Bandera.
Realaren lagunarteei degokienez zazpi izan dira Hondarribian: Hendaiako Iparralde Taldea, Sarako Plata, Irungo Landetxa, errenderiako orereta Taldea, eta Pasaiako hiru peña, Alberto, Gracia et RamÃrez.
Informazio guztia | Realsociedad.com
Erlazionatutako sarrerak