Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 520

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 535

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 542

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 578

Deprecated: Function set_magic_quotes_runtime() is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 18
Mendi Lasterketak . Kirola - Part 3
Etiketak: Mendi lasterketak

Forum Sport Kosta Trail frogaren IV. edizioa

Ekainaren 17an, Forum Sport Kosta Trail lasterketaren IV. edizioa ospatuko da. Froga berezi honetan parte hartu nahi dutenek, hiru modalitate ezberdin izango dute aukeratzeko:

Mendi lasterketa

Bizkaiko kostaldeko labarretako bideetatik igarotzen den 29,5 kilometroko ibilbidea. Frogaren irteera Portugaleteko Bizkaiko Zubi Eskegian kokatuko da berriro ere. Nerbioiko itsasadarra gabarraren gain zeharkatu ondoren, korrikalariek Getxo, Sopelana, Barrika, Plentzia eta Gorliz igaroko dute.

Mendi ibilaldia

Sopelako Udaletxetik hasten den 20 kilometroko mendi ibilbidea.

Ibilaldi familiarra

Azken modalitate hau izaera familiarra du, zailtasun txikia eta familia edo lagun artean egiteko aproposa den 12 kilometroko ibilbidea da. Hau, baita ere, Sopelako Udaletxetik hasten da.

Honetan parte hartzeko ordaindu behar den kuota, 4 eurotakoa izango da Mendi Ibilaldi eta Ibilbide familiarrarentzat, eta 15 eurotakoa Mendi Lastarketarentzat (20 ez federatuentzat).

Informazio guztia | Forum Sport Kosta Trail

Erlazionatutako sarrerak

Pagoeta Mendi Lasterketa 2009

Maiatzaren 17an, Pagoeta Mendi Lasterketaren seigarren edizioa egingo da Gipuzkoako udalerri honetan. Ibilbideak, Zarautz eta Pagoetako gurutzea lotzen dituen bideari jarraitzen dio kirolariek egin beharko dituzten 15 kilometrotan zehar eta 468m.-ko gora-behera metatuarekin.

Irteera eta helmuga Guria taberna aurrean izango dira (Azken Portu auzoan) eta froga goizeko 10:00etatik aurrera egingo da. Pagoeta Mendi Lasterketan 18 urtetik gorako edonork du parte hartzeko aukera, baina izena emateko epea itxita dago iada.

Informazio guztia | Pagoeta Mendi Lasterketa

Erlazionatutako sarrerak

Aramotz Mendi Lasterketa 2009

Maiatzak 17an, Aramotz Mendi Lasterketaren hirugarren edizioa egingo da Zornotzan. Mendi lasterketa honetan, 26,5 kilometroko ibildeari aurre egin beharko diote honetan parte hartuko duten kirolariek eta hasiera goizeko 9:00etan izango da Zornotzako Zubiondo Parketik.

Hona hemen Aramotz Mendi Lasterketaren fitxa teknikoa:

  • Distantzia: 26,5 km.
  • Pasagune Kontrolak: 6
  • Jan-Edan Postuak: 5
  • Desnibel Positiboa: + 1.600 m.
  • Gehieneko altuera: Leungane 1.006 m.
  • Gutxieneko altuera: Zornotza 82 m.
  • Gehieneko Denbora: 4ordu 30min
  • Gehieneko Parte Hartzaile Kopurua: 350

Froga honetan parte hartzeko kuota 20 eurotakoa izango da eta izen-ematea Maiatzaren 10ean itxiko da.

Informazio guztia | Aramotz Mendi Lasterketa 2009

Erlazionatutako sarrerak

Arratzu Urdaibai Mendi Lasterketa

Datorrren larunbatean, Maiatzak 2, Arratzu Urdaibai Mendi Lasterketaren lehenengo edizioa egingo da Gernika ondoan kokatutako Arratzuko bizkaitar herrian. Lasterketaren hasiera Arratzuko Udaletxetik izango da goizeko 9:30etan eta honetan parte hartuko duten kirolariek 30 kilometroko ibilbidea egin beharko dute.

Mendi lasterketa, Arratzu inguratzen duen mendietatik eta Urdaibaiko Biosferaren erreserbako mendi garrantzitsuenetatik igaroko da eta parte hartuko duten mendizaleek honako mailetan banatuko dira:

Gizonezkoen mailan:

  • Absolutoak: 18 urte baino gehiagokoak
  • Beteranoak: 45tik gorakoak
  • 23 urte azpitik (1986-1992 urteetan jaioak, biak barne; beti ere 15km-ko lasterketan)

Emakumezkoen mailan:

  • Absolutoak: 18 urte baino gehiagokoak
  • Beteranoak: 40tik gorakoak
  • 23 urte azpitik (1986-1992 urteetan jaioak, biak barne; beti ere 15km-ko lasterketan)

Arratzu Urdaibai Mendi Lasterketaren lehenengo edizioan, gehienez 350 korrikalari parte hartu ahal izango dute eta izena emateko epea Apirilaren 30ean itxiko da. Izena-ematea arratzu-urdaibai.com webgunean, telefonoz (600 866 599) edota e-postaz (info@arratzu-urdaibai.com) egin daiteke.

Informazio guztia | Arratzu-Urdaibai

Erlazionatutako sarrerak

Euskal Mendizale Federazioak, aste honetan iragarri du 2009ko mendi lasterketen egutegia. Egutegi honetan, Euskadiko Txapelketak eta Euskal Koparen zenbait froga aurkituko ditugu:

Euskadiko Txapelketak:

Euskal Kopa:

Informazio guztia | emf-fvm.com

Erlazionatutako sarrerak