Etiketak: Mendi Martxa

Beteranoen XXXII. Martxa - Euskal Mendizale Federazioa

Datorren igandean, urriak 18, Euskal Mendizale Federazioaren Beteranoen XXII. Martxa ospatuko da. Irteera Laudioko Aldaikoerreka plazatik egingo da goizeko 8:30etatik 9:30etara bitartean eta martxa, Ibilketa Federatu Lizentzia indarrean duen 1, 2 edo 3 ibiltarik osaturiko taldetan egingo da.

Beteranoen martxa hau Goikogane Mendi Taldeak antolatu du eta ibilbidea 3 edo 4 orduko iraupena izango du. Martxa ostean, bazkaria egingo da eta honetan parte hartu nahi dutenek 20 euro ordaindu beharko dute.

Iturria | Euskal Mendizale Federazioa
Informazio gehiago | Goikogane.com

Erlazionatutako sarrerak

Elorrixoko Bira

Igande honetan, irailak 27, Elorrixoko Bira mendi ekimenare edizio berri bat ospatuko da. Aurtengoa XIV. edizioa izango da eta froga honetan parte hartzen dutenek 31 kilometroko ibilbidearin ekin beharko diote, 15 kilometroko ibilbidea Martxa Txikiarentzat.

Elorrixoko Bira goizeko 9:00etan hasiko da eta honetan parte hartzeko ez da kuotarik ordaindu behar, izena emateko martxa hasi baino ordu bete lehenagotik egin daiteke. Informazio gehiago behar baduzue, Erdella Mendi Taldearekin kontaktuan jarri dezakezue: erdellamt@erdellamt.com, 94 658 21 79 - 648 26 08 80.

Informazio gehiago | Erdella Mendi Taldea

Erlazionatutako sarrerak

Aralarko Ibilaldiaren XI. edizioaEkainaren 7an, Aralar Ibilbidearen XI. edizioa ospatuko da Ttutturre Kirol Elkartearen antolakuntzarekin eta mendi kirola indartzearen asmoarekin. Martxaren irteera Lekunberriko plazatik izango da goizeko 6:00etan eta ibilbideak 49,2 kilometro izango du guztira.

Aralarko Mendi Ibilaldian parte hartu nahi duen edonori irekia dago eta izen ematearen kuota 10 eurotakoa izango da. Ibilbideak ez du klasifikaziorik izango, beraz kontrol puntu guztiak pasatuz gero, diploma eta oroigarria jasoko du mendizale bakoitzak.

Ibilaldiari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero

Informazio guztia | Ttutturre Kirol Elkartea

Erlazionatutako sarrerak

Karrantza Harana VI. Mendi Ibilaldia

Datorren larunbatean, Maiatzak 23, Karrantza Harana VI. Mendi Ibilaldia egingo da mendizaletasuna sustatzeko eta eremu honetako haranaren naturguneak ezaguatarazteko asmoarekin. Martxa 40 kilometroko ibilbidea izango du eta leku hauetatik igaroko da: Aldeacueva, Cotobasero, La Calera del Prado, Gumadernia, Zalama, Salduero, Balgerri, Ilso de Estacas, Maza de Pando, Pando, Bernales, El Bierre, Aguasal, Salviejo eta Aldeacueva.

Ibilaldia goizeko 7.30etan hasiko da Aldeacueva auzoko plazatik eta antolatzaileek jan-edatekoak eskainiko dituzte ibilbideko lau tokitan.  Honetan parte hartzeko, Karrantzamendi taldearen blogan aurkitu dezakezu informazio guztia eta ordaindu behar izango den kuota, 12 eurotakoa izango da federatuentzat eta 15 eurotakoa gainerakoentzat.

Iturria | Karrantzamendi

Erlazionatutako sarrerak

Zortzi MendiakMaiatzaren 17an, Igandea, Ugao Mendi Taldeak antolatzen duen Zortzi Mendiak Martxa egingo da Ugaoko Bizkaitar udalerrian. Martxaren hasiera Ugaotik egingo da eta Arrankudiagan amaituko da hurrengoko zortzi mendiak igaro ondoren: Goikogane (720m.), Kamaraka(799m.), Gazteluzar (720m.), Ganekogorta (999m.), Biderdi (877m.), Ganeta (689m.), Pagasarri (672m.) eta Pastorekorta (592m.)

Martxaren ibilbidea, 23 kilometro gutxi gora behera, bost ordu inguru eskeiniko ditu honetan parte hartuko duten mendizalei.

Informazio guztia | Ugao Mendi Taldea

Erlazionatutako sarrerak